Haizea Emakume taldearen Batzar Orokorra eta ekintza sorta

elgoibarren.net 2008ko urr. 17a, 11:46


Datorren urriaren 24an (barixakua) izango da Haizea Emakume taldearen Batzar Orokorra Kultur Etxean, gaueko 21:30ean.
Horretaz aparte, elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu ikasturte berrirako: ikastaroak, hitzaldiak, arratsalde literarioak eta mendi irteerak, besteak beste.



  Urriaren 24an Kultur Etxeko sotoan (21:00) egingo duten Batzar Orokorraz gain, ekintza sorta anitza prestatu du emakume taldeak: urriaren 22an garapen pertsonalari buruzko ikastaroa hasiko da. Urriaren 27an gure inguruko artea ezagutzeko ikastaroa egingo dute, eta 28an arratsalde literarioen beste saio bat. Yoga eta sebillana ikastaroak ere antolatu dituzte. Hona hemen, bakoitzaren gaineko informazio osoagoa.

  Izki-ra mendi irteera (azaroak 9)

Olandinako aintzira Izki parke naturalean.

  Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera mendi irteera, “erraza” beraien berbetan, antolatu du Haizeak azaroaren 9rako. Izkiko parke naturala ezagutuko dute lehenik eta Maeztun dastatzeko menua bazkaldu gero. Prezioa 30 euro (Morkaiko eta Haizeako bazkideentzat. Gainontzekoek 33 euro). Izena emateko Morkaikoren egoitzan (astelehen eta ostegunak 19:00-21:00) edo Pitxintxu denda-orduetan.
 

  Hitzaldiak: Gure inguruko artea ezagutu nahi al duzu?

1706640797605 Haizea Emakume taldearen Batzar Orokorra eta ekintza sorta

  Udalarekin elkarlanean, gure inguruko artea ezagutzeko hitzaldiak eskaini nahi ditu Haizeak. Gainera, hilean hitzaldi bat eskaintzeko asmoa dute. Lehendabizikoa Mari Carmen Aguirre Delclauxek, Artearen Historiako doktoreak, emango du urriaren 27an (astelehena), 17:00etatik 18:30era. San Bartolome parrokia nola egin zuten eta Elgoibarko historia orokorra izango ditu hizpide Aguirrek. Informazio gehiago, Pitxintxu dendan (943 743 206).

  Arratsalde literarioak
  Consuelo Carrerek gidatuta, guztien artean liburua bat irakurri eta komentatu egingo da arratsalde literarioetan. Abereen Etxaldea, George Orwell britainiarrak noiz idatzi den totalitarismo sobietarraren satirarik ezagunena da aukeratu duten lehen liburua.
Noiz: Urriak 28 (18:00-19:15). Hilean behin, martitzenero, egingo dituzte arratsalde literarioetako saioak.

  Ikastaroak:
    ◊ Garapen Pertsonala
    Irakaslea: Eskarne Larrinaga
    Gure buruak hobeto ezagutu eta gainontzekoekin harremanak.
    Noiz hasi: Urriak 22 (eguaztenero 16:30etik 18:30era)

    Ingelesa nagusientzat
    Irakaslea: Begoña Artetxe
    Noiz: Astean birritan ordu eta erdiko saioak izango dira.
    Eskola egunak ikasleek beraiek aukeratuko dituzte.

    Yoga ikastaroa
    Martitzen eta eguenetan Olaizaga Kiroldegian.
    Informazio gehiago eta izen emateko: 943 743 342

    Dantza ikastaroak
    Sebillanak eta kubako dantza ikastaroa.
    Non: Elgoibarko Merkatu plaza gainean.
    Informazio gehiagorako tfnoa:  943 700791 / 646 807765 (Isabel)
 
  Lotura duten albisteak: