‘Hitza hitz’ erabakitze eskubidearen aldeko ekimena aurkeztu dute

elgoibarren.net 2008ko urr. 17a, 14:59

 
Hitza Hitz” Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen bateratua, -urriaren 25ean egitekoa direna-, aurkeztu dute Debabarrenako EAJ, EA, EB eta Aralar alderdietako ordezkariek, Kultur Etxean egin den prentsaurrekoan.
Bestalde, Ibarretxek bultzatutako Herri Kontsultaren aldeko sinadura bilketa egingo da bihar (urriak 18) eguerdiko 12:00etatik aurrera Elgoibarko kaleetan. (bideoa dauka)

 

 Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuen Legearen arabera, egun horretan (urriak 25), euskal herritarrei kontsulta egitea iragarrita zegoen. Gerora, gobernu Espainolak honen kontrako helegitea jarri zuen, eta, azken muturrean, Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin zuen.

  Hitza Hitz lelopean, Gernika eta Gasteiz arteko toki zehatzetan biltzera deitu dituzte  herritarrak kontsulta bultzatzen duten alderdietako ordezkariek, “eta ekitaldi politikora joateko deitu ditugu lurralde ezberdinetako hautetsiak” azaldu du Alfredo Etxeberria (EAJ) Elgoibarko alkateak. “Subjetu politikoaren definizioa, debekatutako galdera eta galdera horientzako proposatzen diren erantzunak, fisikoki, lurraldean bertan kokatzean datza ekitaldi ekimena” jarraitu du Etxeberriak.
 Ekimen horretan, Euskal, Herria, Bakea, Bai, Erabakia eta Bai hitzak osatuko dituzte. Topaguneak, berriz, Gernika, Amorebieta, Durango, Urkiola, Legutiano eta Gasteiz izango dira. Lau alderdiek herri eta hiri horietan biltzera dei egin dute.

 Bilketen ondoren, sei herri horietan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren antzeko Europako eta nazioarteko foro ezberdinetara jotzeko, alderdiek martxan jarri duten ekimenaren aldeko firma bilketarekin jarraituko dute.
Gipuzkoarrak Legutianora (Araba) deituak gaude ‘Erabakia’ hitza osatzeko”. Hitzaren osaketa 11:00etan hasiko da.