Ordenagailu eramangarri pertsonalak erabiliko dituzte IMHko ikasleek

elgoibarren.net 2008ko urr. 17a, 15:29

Ingeniaritza Eskolan (IMH) berrikuntza interesgarri batekin hasi da gaur (urriak 17) ikasturte berria: ikasleek ordenagailu eramangarri pertsonalak erabiliko dituzte eskola ordu guztietarako, eta Internetera wi-fi sistemaren bidez konektatuko dira. Ildo beretik, ikasleei software zerrenda bat proposatu diete ikastetxean. Guztia Internetetik jaitsi daiteken softwarea da. Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) gero eta presentzia handiagoa dute gizartean, baita irakaskuntzan ere.


 Ingeniaritza Eskolako 08-09 kurtso berriaren inaugurazio ofiziala egin da gaur IMHn.

Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin.

 Berrikuntza interesgarri batekin emango diote hasiera ikasturte berriari ikasleek. Hain zuzen ere, ordenagailu eramangarri pertsonalak erabiliko dituzte eskola ordu guztietarako.
 Ekimen hau lehen mailako ikasleentzat izango da eta hurrengo urteetan bigarren eta hirugarren urteko ikasleenganaino ere zabalduk da. Aurten bigarren eta hirugarren mailan gomendatu egin zaie erabiltzea, ez dute derrigorrezkoa izango. Kontutan izanik ikasleak langile ere badirela, eramangarrien bidez erraztu egingo dute eskola eta lanaren arteko uztarketa.
 Aurtengo ikasturteko 102 ikasle matrikulatuekin txandakako lan eta ikasi eredua darabilen ingeniaritza honek 13 urte beteko ditu.

  Ikasleei gomendatutako softwarea
 Ikasleei software zerrenda bat proposatu diete IMH ikastetxean. Guztia Internetetik jeitsi daiteken softwarea da, eta ez bakarrik ikasleentzat, denon eguneroko lanean baliogarria izango dela pentsatu dute IMHkoek eta zerrenda denontzat ireki dute. (iturria: Sustatu)