Gotzon Garateren omenezko abesti-letra egin du Andoni Egañak

elgoibarren.net 2008ko urr. 20a, 10:25

 
Vivaldiren Adagioko doinuak oinarri hartuta, kanta-letra egin du Andoni Egaña bertsolariak, hil berri den Gotzon Garate euskaltzale eta jesuitaren omenez. Joan den asteburu honetan abestu du, gainera, estreinakoz jendaurrean, non eta Loiolako basilikan, Organo Erromantikoaren Nazioarteko IX. Zikloaren barruan.

 
 
 
Gotzon Garateri
orain bi aste joan zenari
heldu bazion lanari
orduz gero ari, jardun
jardun ari...
Bere ametsak
euskararentzat!
Gotzon Garate zen
langile fina ta ona hain zuzen.
Go-tzon Garate da
noizbait aurrera egiteko era.
Gotzon Garate da arte ta da
ate eta da maite.
Adio Gotzon, gero arte.
 
Andoni Egaña
(Iturria: DV. Argazkia: Lusa)  
 
  Joxean Agirreren erreportajea Garan

1706640796550 Gotzon Garateren omenezko abesti-letra egin du Andoni Egañak

 
 Gotzon Garateren baserritarrak: Euskara mintzatuaren katedradunak izeneko erreportajea sinatu du Joxean Agirrek Gara egunkariaren Gaur8 gehigarrian. Orain berrogeita bat urte egin zuen lehen egonaldia Gotzon Garatek Azpeitiko baserri batean. Geroztik, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako euskara aztertzen jardun du baserriz baserri.