Makina bat elgoibartar Donostiako 15 km-ko lasterketan

elgoibarren.net 2008ko urr. 20a, 12:42

 
Behobia Donostia lasterketa hurbildu ahala –azaroaren 9an izango da- sarriagoak dira han eta hemen antolatzen diren antxintxika lasterketak, eta antxintxikariak ere gero eta gehiago. Domekan (urriak 19), makina bat elgoibartar, ia 50, batu ziren Donostian 15 kilometroko lasterketa ezagunean. 

 
 

  Partaidetza errekorra hautsi du aurten Donostiako XII. Oinezko Herri Lasterketak. 2.790 korrikalari ibili ziren Donostiako kale nagusietan barrena, lasterka ibiltzeko giro aparta lagun zutela, tartean elgoibartar mordoxka.
Herritarren artean Oscar Malvar izan zen bizkorrena. Orain dela gutxi San Migelerako korrika igoeran bigarren postuan sailkatu zen Malvarrek, 50:38 denbora harrigarria egin zuen eta sailkapen nagusiko 21. postuan sailkatu zen, lehen sailkatuengandik ez oso urrun. Lehen emakumezko elgoibartarra, berriz, Pilar Arriola izan zen 1:04:28 denborarekin. Bost emakume elgoibartarrek amaitu zuten 15 kilometroko proba.

  Komu-Wanbui senar-emazteak nagusi
 Durangon bizi den 34 urteko Francis Komu keniarrak irabazi zuen proba (45:15), baina ez zuen Kamel Ziani oriotarraren errekorra gainditzerik lortu, bi segundu eskasera geratu bazen ere. Hain zuzen, Ziani bera sailkatu zen bigarren postuan, esprint estuan, Bernard Murithi,18 urteko keniarra, helmugako marran gainditu eta gero. Biak irabazlearengandik 46 segundora. Emakumezkoetan Tabita Wanbuik irabazi zuen proba. 25 urteko keniarra Komuren emaztea da.
Lotura duten albisteak:

Izena (postua)

Denbora

Oscar Malvar (21)

50:38

Unai Narbaiza (57)

53:33

Xabier Bergaretxe (58)

53:36

Jose Antonio Ruiz (76)

54:16

Iñigo Lariz

54:29

Imanol Santos

55:04

Ibon Gabilondo

56:00

Danel Fernandez

56:16

Igor Dieguez

57:26

Asier Arrieta

59:03

Iñigo Iturbe

59:05

Jesus Mari Agirretxe

59:54

Jon Ulibarri

59:03

Urtzi Alkorta

1:00:43

Angel Eguren

1:00:42

Asier Arzamendi

1:03:42

Ignacio Perez

1:04:18

Dioni Remirez

1:04:21

Pilar Arriola

1:04:28

Alberto Seijas

1:05:14

Ainhoa Lendinez

1:05:51

Zigor Eguia

1:05:55

Arkaitz Irureta

1:06:29

Julen Irizar

1:07:32

Carlos Garcia

1:07:14

Josu Mendikute

1:07:19

Tomas Gonzalez

1:09:09

Roberto Alonso

1:09:14

Asier Orbea

1:09:18

Josu Orbea

1:09:18

Javier Abad

1:11:29

Luis Fernando Beristain

1:11:18

Lurdes San Martin

1:12:48

Jose Ignacio Ortiz

1:13:44

Jesus Mari Lertxundi

1:13:44

Josu Zubiaurre

1:14:07

Mikel Arriola

1:13:57

Aitor Romera

1:15:40

Maider Lete

1:15:40

Ramon Mugica

1:16:42

Eduardo Ayesta

1:16:51

Ainara Sanchez

1:27:02

Enrique Ugalde

1:28:51

   * Antolatzaileek sarean, www.15kmsansebastian.com webgunean, jarri duten sailkapenean, lasterkariak helmugan sartu ahala lortu zuten postua ageri da. Hori dela-eta, ezin izan dugu antxintxikari bakoitzaren benetako postua, egindako denborari dagokiona, alegia, jarri.