Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak antolatu ditu hitzaldiok. Biak iluntzeko 19:00etan hasiko dira Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Hitzaldiak gurasoei zuzendutakoak izan arren, Euskara Sailak interesatu guztiei luzatu nahi die bertaratzeko gonbitea.
Julio Ibarra eta Iñaki Eizmendi elebitasunaren inguruan gurasoek dituzten kezkak eta zalantzak argitzen saiatuko dira: Ez dakit euskaraz. Nola lagundu ahal diet seme-alabei eskolako lanak egiten? Gure seme-alabek euskaraz ikasten dute, izango al dute gazteleraz arazorik etorkizunean? Gure seme-alabek euskara eta gaztelera nahasten dituzte, zer egin behar dugu? Ez dakigu euskaraz, nola lagundu elebidun izaten? Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al dut nire seme-alabekin?...
- Ikus hemen: Julio Ibarrari BARREN astekarian eginiko elkarrizketa ( 671. zenb. 2008-10-19 pdf)