Spinning klase bakoitzean hogei bizikleta erabiltzen dira eta beste bi ordezko ere badituzte, baina astean horrenbeste klase izatean errazago matxuratu edo apurtzeko arriskua dagoenez, ordezko bi bizikleta ere badituzte gordeta. Orain, gainera, bi bizikleta berri erosi ditu Udal Kirol Patronatuak, eta egoera kaskarrenean zeudenak ordezko bizikleta izatera pasa dira. Gero eta lagun gehiago animatzen dira spinning ikastaroetan parte hartzera. Aurten, esaterako, iazko marka (205 lagun) gainditu eta 244 lagun daude izena emanda.
∞Lotura duten albisteak:
- Spinning egiteko 15 bizikleta berri erosi ditu Udal Kirol Patronatuak (2007-01-10 elgoiBARREN.net)
- Udal Kirol Patronatuak abonatu kopururik altuena lortu du: 4.117 (2007-07-17 elgoiBARREN.net)
- Mintxetako muskulazio gelak ordutegi berria dauka (2008-02-15 elgoiBARREN.net)
• Helduentzako igeriketa ikastaroak
Bestalde, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du urriaren 27an emango zaiola hasiera helduentzako igeriketa ikastaroari.
Bestalde, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du urriaren 27an emango zaiola hasiera helduentzako igeriketa ikastaroari.
- Saioak astelehenetan eta asteazkenetan, 19:10etatik 20:00etara izango dira, hasierako mailan. Ikastaroak 12 saioko iraupena izango du.