- Eskualdatu den errepide zatiaren luzera: 0,000 kilometro puntuan hasi (Txankakua zubi ondoko errotondan) eta 0,310 kilometro puntura arte, hau da, GI-3324 (Idotorbe) errepidearekin bat egiten duen tokira arte.
Eskualdatzeari esker, Udalak Santa Klara kalean dauden trafiko eta aparkamendu arazoak konpontzera bideratutako neurriak hartzeko eskumena izango du, besteak beste. Izan ere, ingurune konplikatua da Santa Klara kaleko GI-2636 errepidearen lehenengo zatia: errepidea estua da eta ez dago aparkamendu nahikorik. Hori dela-eta, ohikoa da autoak espaloietan aparkatuta ikustea, eta bi kotxe errepidean gurutzatzeko toki nahikorik ere ez da egoten sarritan. Horiez gain, abiadura handiegian ibiltzen diren gidariek sortzen duten arriskua aipatu behar da, bizilagun askoko kalea baita, eta gehiago izango dira aurki egiten diharduten etxeak amaitzen direnean.