Bilboko Kafe Antzokian joko du Munlet taldeak

elgoibarren.net 2008ko urr. 22a, 15:10

 
Plan plin plana: Mendaroko Munlet musika taldeak Bilboloop jaialdian parte hartuko du barixaku honetan (urriak 24) Bilboko Kafe Antzokian. 

 
 


 Munlet taldearekin batera Loto portugaldarrek eta Dragonette ingelesek osatuko dute barixakuko kontzertuen kartela. 2007ko Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen taldearentzat kontzertu garrantzitsua izango da, Bilboko Kafe Antzokian jotzeagatik, batetik eta Bilboloop jaialdian parte hartzeko aukeratu dituztelako bestetik.
  • Kontzertua 21:30ean hasiko da.
Lotura duten albisteak: