elgoiBARREN.net: aurrera begira bigarren urtebetetzean

elgoibarren.net 2008ko urr. 23a, 10:31

Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 2006ko urriaren 23an sortu zuen www.elgoiBARREN.net atari digitala, Elgoibarko orainkaria izateko espirituarekin. Gaur, beraz, bi urte betetzen ditugu. Eta bigarren pauso honek hirugarrena emateko indarra ematen digu. Ordenagailuen beste aldean zaudetenon konfiantzak lagunduta, aurrera egin nahi dugu, poliki-poliki. Kopuruek gezurrik esaten ez badigute, gero eta gehiago zarete gure atarian sartzen zaretenak, eta, honek, ataria txukuntzen eta hobetzen segitzeko bultzada ematen digu.


  Atal berriak elgoiBARREN.net-en
  Atal gutxi batzuekin abiatu ginen, baina, poliki-poliki, informazioa eta atalak gehitzen eta aberasten joan gara. Bigarren urtean hainbat atal berri jarri ditugu martxan, Besteak beste, hauek nabarmendu ditzakegu:
 Aurrera begira, dauden atalak indartu eta berriak martxan jartzeko asmoa daukagu. Bide horretan, zuon parte hartzea handitzea da gure helburu nagusia, eta horretarako bideak prestatzen dihardugu.

  Blogari komunitatea hazten ari da

1706640793747 elgoiBARREN.net: aurrera begira bigarren urtebetetzean

 Une honetan 8 blogari dauzkagu, baina gure asmoa gehiago ere izatea da.
Zeure bloga izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com helbidean.

Datu orokorrak

 2007

 2008

 Guztira

 • Bisitari kopurua:

 117.157

149.882

267.039

 • Ikusitako orrialde kopurua:

 305.978

328.788

634.766

 • Emandako notizia kopurua:

 490

648

1.138

 • Harpidedun kopurua:

 203

239

239

 
 2007ko urriaren 23tik 2008ko urriaren 23ra bitartean egunean 410 bisita izan ditu, batez beste, elgoiBARREN.net orainkariak. Asteburuetan eta jai egunetan (Aste Santua, Gabonak, abuztuko oporraldia, e.a) bisitari kopuruak nabarmen egiten duela behera kontutan hartuz gero, ordea, astegunetan izaten ditugun bisitarien batez besteko kopurua dezente handiagoa da, 600 bisitari ingurukoa egunero, hain zuzen ere.
  • Bisita gehieneko eguna: Martxoaren 9ko Hauteskunde Orokorrek, politika gaiek ohi duten moduan, herritar askoren interesa piztu zuen. Hala, martxoaren 10a izan zen atariak bisitari gehien (983) jaso zituen eguna.
  Elgoibarren.net-era heltzeko bideak
  • Zuzenean % 43,56
  • Google: % 43,56
  • Sustatu.com: % 1,29 
  Bisitaren % 34a Interneteko bilatzaileren batean "elgoibarren" berba idatzita heldu da gure orrialdera; %10a, berriz, "elgoibarren.net" berba erabili du; azkenik, %9ak "barren" berbarekin sartu da gure atarian.
 
  Munduko bisitak
 Bitxia da ikustea nondik sartzen diren bisitariak gure webgunera. Iaz (2007) munduko 82 herrialdetatik jaso genituen bisitak eta aurten (2008) munduko 101 herrialdetatik jaso ditugu bisitariak.
 Bisita gehien jaso ditugun 10 herrialdeak

2007

 2007

2008

2008

Espainia

 114.703

142.364

Espainia

AEB

 580

1.297

Alemania

Alemania

 333

859

AEB

Erresuma Batua

 217

443

Polonia

Frantzia

 203

346

Italia

Mexiko

 106

334

Finlandia

Finlandia

 92

330

Erresuma B.

Italia

 87

293

Hungaria

Danimarka

 60

288

Frantzia

Polonia

 55

197

Mexiko

 
Lotura duten albisteak: