Eta folklorearen garrantzia nabarmendu ondoren, euskal errituei heldu zien, berriz ere. Aurreko astean esan genizuen moduan, bizitzaren pasarteei erreparatuz aztertuko ditugu euskal errituak. Eta jaiotzaren eta gaztetasunaren gaineko errituekin hasi baginen, gaurkoan ezkontza, dibortzioa eta heriotza ikusi ditugu. Ikus ditzagun hirurak:
• Ezkontza:
Euskal gizartean ezkontzak garrantzia handia izan zuen. Hori bai, Xamarren esanetan, ezkontzek zerikusi gutxi zuten maitasunarekin. Jendea ez zen ezkontzen maitasunagatik. Ezkontzen helburua etxearen segida bermatzea zen, familia transmisioa ziurtatzea, eta maitasunak apenas zuen garrantzirik. Garai hartan amodiozko ezkontzek ez omen zuten emaitza onik ematen, eta, Xamarrek esan zigunez, ezkontideak ezagutu gabe ere prestatzen ziren ezkontzak. Kasuren batean, mutil bati nobia ezkontza egunean aldatu ziotela ere aitatu zigun (alaba bat aurkeztu aurretik, eta ezkontza egunean honen ahizpa azaldu omen zen ezkontzara. Baina ezkondu egin ziren, hala ere). Garai hartan “norekin ezkontzen zara?” galdetu beharrean, “nora ezkontzen zara?” galdetzen zen. Benetan garrantzitsua zein etxetara ezkontzen zinen jakitea zen; ezkontideak ez zuen aparteko inportantziarik.
• Dibortzioa:
Elkartzen den guztiak dauka banatzeko arriskua, eta, kasu honetan ere, ezkontzaren beste aldean dago dibortzioa. Dibortzioa XX. mendeko lorpen moduan ikusi dugu askotan, baina 1522an Euskal Herrian dibortzioa araututa zegoela ikusi eta jakin dugu. Inguruko herri eta kulturetan ez da antzerakorik ikusten, baina, esan bezala, euskal foruetan garbi idatzita zeuden dibortzio kasuetan ezkontide bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak zein ziren. Besteak beste, etxea zeinentzat izango zen eta seme-alabak zelan gobernatuko zituzten agintzen zuten foruek. Bitxia da ikustea emakumeak zelako babesa izan zuen gure gizartean; gizonarentzat, adibidez, zailagoa zen banatzea. Hau ere ez da inguruko herri eta kulturetan ikusten. Kasu honetan ere euskal matriarkatuaren aztarnak ikus ditzakegu.
• Heriotza:
Eta laugarren saioarekin amaitzeko, heriotzaren gainean berba egin zigun Xamarrek. Etxekoren bat hilzorian zegoenean auzoari deitu behar zitzaion; “lehen auzoari”, zehatzago esanda (sasoi hartan etxe eta baserri bakoitzak lehen auzoa zuen), eta “lehen auzoan” bizi zirenek laguntzen zieten hilzorian zegoenaren etxekoei (medikuari eta abadeari abisatzeko edo etxeko lanak egiteko, adibidez). Eta etxekoren bat hiltzen zenean ere, lehen auzokoek egiten zituzten hil ondorengo zeregin edo tramite guztiak (hildakoa jantzi, familiakoei abisatu, ...).
Hil ondorengo ohitura eta erritu batzuk ere kontatu zizkigun Xamarrek. Adibidez, hileta elizkizunetara animaliak eramaten zituztela esan zigun. Etxe indartsuek idiak eramaten zituzten, eta etxe txikietatik, berriz, ahuntzak edo animalia txikiagoak. Ohitura hau garai batean hildakoen omenez animaliak sakrifikatzen zituztelako dela pentsatzen da. Eta animaliekin segituz, etxeko animaliei abisatu egiten zieten etxeko norbait hiltzen zenean (animaliak ere etxekoak ziren). Eta, batez ere, erleei jakinarazten zieten, hauek argizaria egin zezaten, gero kandelak egin eta hildakoei argia emateko.
Bestalde, norbait hiltzen zenean, hildakoaren familiak jatordua prestatzen zuen. Samina arindu eta mina sozializatzeko helburuarekin, herri guztia elkartzen zen jatordu baten bueltan. Eta jatordu hauek ez ziren nolanahikoak! Askotan bizpahiru eguneko iraupena izaten zuten, eta, Xamarren esanetan, etxe bat baino gehiago arruinatu zen hil ondorengo bazkari hauengatik. Honi aurre egiteko, Gipuzkoako Foruetan, adibidez, mugatu egin zuten bazkarira joateko gonbidatuen zerrenda. Etxekoak eta senitartekoak bakarrik zuten bazkarira joateko baimena (apaizek gogor egin omen zuten agindu honen kontra).
Atal honekin amaitzeko, pertsona bat agonian zegoenean (eta heriotza luzatzen zenean), teilatutik teila bat kendu edo leihoa zabaltzeko ohitura ere bazegoela esan zigun Xamarrek. Teila kenduta edo leihoa zabalduta, arimak errazago egingo zuen zerurako bidea.
• Hilerriak:
Eta, amaitzeko, euskal hilerrien gainean jardun genuen. Euskal hilerriak belardiak izan direla aitatu ondoren (oraingo marmolezko hilerriekin zerikusirik ez zutenak), trikuharrien eta harrespilen (cromlech) gainean jardun zuen Xamarrek. Berak esan zigunez, trikuharriak eta harrespilak historiaurreko hilobiak badira ere, 1.300 eta 1.500 urteen artean hildakoen errautsak lurperatzen ziren harrespiletan. Aralar mendikatean, adibidez, trikuharrien aurrean artzainak gelditu, txapela kendu eta otoitz egiteko ohitura zuten oraindik XIX. mendean.
Aralarrera joan gabe, guk ere hor dauzkagu Karakate eta Irukurutzeta arteko mendilerroan Jose Migel Barandiaranek aztertutako hemeretzi tumulu eta trikuharriak. Ez da lekurik txarrena hil ondoren atsedena hartzeko, ezta?

- Ikus Hemen: Elgoibarko Izarraren testu guztiak