Otsourtia baserriko Inaxio Zubizarretak ia urtea egin zuen Santos astoa prestatzen, eta esfortzuak bere fruituak eman zituen. Nafarroa plazan atondu zuten probalekura ateratzen lehena astoa izan zen eta Santosek aise egin zituen plazak bata bestearen atzetik. Hogei minutuko lanaren amaieran 68 plaza eta erdi eta lau metroko marka ezarri zuen.
Gizonak astoaren lana hobetzeko asmoarekin atera ziren plazara, baina lan zaila zuten, astakeria ez esatearren. Lan eskerga egin zuten arren, 60 plaza eta lau metrotan mugitu zuten 500 kiloko arria, astoak baino zortzi plaza eta erdi gutxiago, alegia.