15:00etatik 18:00etara artekoa izango da ur-mozketa, hoditeri berria
jarri behar dutela-eta. San Roke, Arregitorre eta Ubitarte inguruko
zenbait bizilagunei eragingo die ur-mozketak. Joan zen astelehenean (urriak 27) Ermuaranbide kaleko bizilagunak ere ur-mozketak izan zituzten, Basarte
kalera arte egiten ari diren espaloi berriko lanetan izandako matxura
baten erruz.
Gipuzkoako Urak
-ek jakitera eman duenez, honako kale eta portaletan izango dira ur-mozketak:
San Roke kalea: 5,6,7,8,9,11,13,15,20 eta 36 portaletan
Arregitorre kalea: 1,4,6,8 portaletan eta Meka ikastetxean