Xabier Tximeno Inza euskal presoak Burlatan (Nafarroa) alokatzen zuen etxe batean aurkitutako hatz marka batzuk direla-eta zigortu nahi zuten Bert. 1994an, Tximenok ihes egin zuenean, Espainiako Poliziak lehergaia aurkitu zuen etxe horretan, baita ETAk hiru ekintza bere gain hartzen zituela zioten dokumentuak ere. Poliziak atzemandako “kutxa txiki” batean Berten hatz markak zeudela oinarri hartuta, “armak edukitzeagatik” zigortzeko eskatu zuen fiskalak. Armekiko lotura “ezin dela egiaztatu” dio Auzitegi Nazionalak bere epaian. Halaber, 1994. urtetik aurrera Berten eta Tximenoren artean ezin dela harremanik atzeman diote epaileek. Tximenoren komando kideek ez dute inoiz aipatu Berten izena deklarazioetan.
2003an gaizkile taldeko kide izateagatik kondenatu zuen Bert Frantziako Justiziak eta 2006an Espainiartu zuten. Martxotik kalean da, bermepean.
- Iturria: berria.info
∞Lotura duten albisteak:
- Gaur askatuko dute Fernando Bert presoa (2008-03-07 elgoiBARREN.net)
- Soto Del Realetik Algeciraseko espetxera aldatu dute Fernando Bert(2007-10-19 elgoiBARREN.net)
- Fernando Bert presoa Madrilera eraman dute (2006-12-14 elgoiBARREN.net)
- Fernando Bert-en aurkako euro agindua eskatu du Entzutegi Nazionalak (2006-11-09 elgoiBARREN.net)
- Fernando Bert, 10 egun gose greban (2006-10-25 elgoiBARREN.net)
- Cinco años de carcel para la etarra "enamorada" (25.07.2006 20minutos.es)
- Llega extraditado a Madrid (15-12-2006 elcorreodigital.com)