Plenoetan euskara gehiago
Sistema honen helburua da Plenoetan euskararen erabilera handitzea. Horri esker, zinegotzi euskaldunek euren jardunak euskaraz egiteko aukera izango dute, eta aldi berean, euskaraz hitz egiten ez dutenek esandakoa ulertzeko aukera izango dute.
Bat-bateko itzulpenak egiteko sistema instalatzeko 25.000 euroko aurrekontua onartu zuen Udalak. Itzultzaileak bere gelatxoa izango du, mahaia eta ordenagailuarekin eta pantaila bat ere.