Craig eta Paul Pumphrey anaiak dira show honetako bi protagonista indartsuak. Superhumans programa milioika ikuslerengana iristen da, eta oso arrakastatsua da Estatu Batuetan. Izan ere, anai biak “International Karate and Kickboxing Hall of Fame” delakoaren partaide dira. Saio honetan borroka arteekin zerikusia duten kirolari handiak omentzen dituzte.
Eta ez da gutxiagorako, kontuan izaten badugu Craig birritan izan dela borroka libreko pisu astunetako munduko txapelduna. Paulek, bestalde, munduko errekorra dauka, beso bakarrarekin, zenbait motatako materialak (izotz blokeak eta zementua, besteak beste) puskatzen.
-
BIDEOAK: (Pumphrey anaien abileziak harrigarriak youtubetik hartuak)
Superhumans programaren protagonista biak hainbat herrialdetatik (Txina, Eskozia…) barrena ibili dira erronka berrien bila; kultur ekintzetan parte hartuz, eta beraien ibilaldietan bisitatzen dituzten herrialdeetako kirolarien aurka lehiatuz.
Eta horregatik, oraingoan, Euskal Herrira hurbilduko dira; gure kulturaz gozatzeko, eta herri kiroletako gure kirolari hoberenetariko batzuei irabazteko gai diren erakusteko.
Horiek horrela, azaroaren 15ean, bi anaiak lehian ikusi ahal izango ditugu Elgoibarko Plaza Handian. Han, beraien indartsu fama benetakoa ote den erakutsi beharko digute; kamaren aurrean, buruz buru aritu beharko dira-eta gure herrialdeko Herri Kiroletako kirolari esanguratsuenekin.
Lehendabizikoa, Ernesto Ezpeleta Bihurri izango da, Mendaron bizi den aizkolari eibartarra. Besteak beste, Ezpeletak, duela 4 urte, 5 metroko perimetroa duen pago-enbor bat moztu zuen (kirol ekitaldi batean aizkorarekin inoiz moztu den enborrik handiena). Horretaz gain, joan den martxoan arrakasta handiz lortu zuen, esku bakarrarekin, bi metro eta erdiko enbor bat moztea. Inoiz ikusi gabeko erronka izan zen hura.

Entrenamendu saioak 'Bihurri'ren gidaritzapean
Baina gainera, bi showman hauek aurrez aurre jardun beharko dute gure artean ohiturazkoak diren beste kirol modalitate batzuetan: hala nola, harri jasotzen, enborrak aizkorarekin eta trontzarekin mozten, txinga eramaten eta herri kiroletako beste proba askotan. Hori bai, lehiaketari ekin aurretik, ondo gogoan izan beharko dituzte Ezpeletak berak emango dizkien jarraibideak. Kirolari eibartarrak zuzenean gidatuko baititu Pumphrey anaiek, hilaren 13an eta 14an, Elgoibar inguruan egingo dituzten entrenamendu saioak.
• Egitaraua
• Egitaraua
- 10:30 - 11:30: Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldeak ongietorria egingo die bi indartsuei.
- 11:30 - 14:30: Herri Kirolak:
- Enborra esku bakarrarekin moztea: Ernesto Ezpeleta “Bihurri”
- Enborra aitzurrarekin moztea: Jose Ignacio Flores.
- Enborra altueran moztea: Jesús Olaizola “Agite”
- Enborra horizontalean moztea (kolpeak: Agite eta Flores; abiadura:Ernesto eta Jesús Guisasola “Zelai”)
- Munduko aizkolaririk gazteena (Hodei Ezpeleta)
- Hainbat forma eta pisutako harriak jasotzea: Joseba Ostolaza harrijasotzaileak 100 kiloko bola, 200 kiloko harri errektangularra, 125 kiloko harri kubikoa eta 100 eta 150 kiloko zilindroarekin erakustaldia eskainiko du.
- Trontza
- Fardo jasotzea (5 m.)
- Ingudea jasotzea (12-18 kg.)
- 326 kiloko gurdiari birak ematea (Jose Ignacio Flores)
- Motozerrarekin moztea (irudi bat egingo du Bihurrik)
- Enborrak aizkorarekin moztea: Enborrak horizontalean moztea
- Harri jasotzea: 100 kiloko bola/ 100 eta 150 kiloko zilindroa.
- Trontzalaria.
- Txinga eramatea
- Antxintxika egitea.
• Estropadak Urdaibaiko arraunlariekin
Gainerako egunetan, lehiaketatik kanpo, beste kirol batzuk probatzeko aukera ere izango dute. Alegia, hilaren 16an, ATC Ligako egungo txapeldunekin, Urdaibaikoekin, estropadak egingo dituzte; 17an, berriz, Zaldibiara joango dira, segarekin duten trebetasuna, Tomas Aldasororen aurka erakusteko.