Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

elgoibarren.net 2008ko urr. 31a, 12:42


Tex & the Sun Flower Seed musika talde japoniarra da, orain sei urte Tokion sortua. Taldekideek 10 eguneko bira txiki bat egin berri dute Euskal Herrian, eta kontzertutik kontzertura zebiltzan bitartean Elgoibarren hartu dute ostatu, izan ere, Jabi Quintano elgoibartarra izan da Fight For Rights Basque Tour 2008 izeneko biraren ekoizleetako bat. Testsuya Sukeyasu "Tex" abeslariarekin berba egiteko aukera izan dugu.



Fight For Rights Basque Tour 2008

Biraren kartela.

Donostiako Le Bukowski, Irungo Tunk aretoan, Elorrioko Gaztetxean eta Tolosako Bonberenean eskaini ditu kontzertuak Tex & the Sun Flower Seed talde japoniarrak Fight For Rights Basque Tour 2008 biraren barnean.
Eman dituzten kontzertuei buruz eta Elgoibarren egin duten egonaldiaz berba egiteko, Txarriduna Hotelean genuen hitzordua. Hamar bat japoniarrez osatutako taldea aurkitu dugu bertan, Jabi Quintano ekoizle eta managerrarekin batera. Taldekideak bost dira: Testsuya Sukeyasu, Tekkannon, Takeshi Wada, Keishu Honda eta Kenji Sato. Taldekideetako batek solasaldi guztia bideoz grabatzen zuen bitartean, “Tex” (Testsuya Sukeyasu) abeslariarekin egin dugu elkarrizketa eta itzultzaile lanak Shogok egin ditu, haurtzaroa Argentinan egin zuen japoniar patxadatsuak. Bitxia izan da japoniar bat argentinar azentu peto-petoan berba egiten entzutea.

-Zer egiten du Japoniako reagea talde batek Elgoibarren?

Fight For Rights Basque Tour 2008 izeneko biratxoa egitera etorri gara. Hamar egunetan lau kontzertu eman ditugu: Donostiako Le Bukowski, Irungo Tunk aretoan, Elorrioko Gaztetxean eta Tolosako Bonberenean. Euskal Herrian egiten den musika ezagutzen dugu, batez ere, rebel music delakoa. Maila oso ona dago hemen. Horretaz gainera, beti eduki genuen hau ezagutzeko gogoa, eta Jabi Quintano eta gure lagun euskaldunei esker ametsa egi bihurtzeko aukera izan dugu.

- Aurkeztu egiguzue zuen burua.
Orain dela 6 urte sortu genuen Tex & the Sun Flower Seed taldea Tokyon. Osaka edo Japoniako beste toki batzuetakoak gara taldekideak, baina Tokion bizi gara denok. Era guztietako eszenatokietan jo izan dugu harrezkero: klub, zuzeneko show, aire libreko kontzertu eta baita kalean ere, manifestaldietan edo dei egiten diguten edozein lekutan. Reageaz aparte musika on guztia gogoko dugu, baina batez ere Musika errebeldea jotzen duten taldeak gogoko ditugu, generoetaz haratago.

1706640762073 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

1706640762111 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"


-Publikoan ezberdintasunik igarri duzue Japonen eta Euskal Herrian?
Talde moduan Japoneko mugetatik kanpo atera garen estreinako aldia izan da. Hortaz, esperientzia guztiz berria, bakarra, puroa izan da. Bestalde, egia da Japoniako publikoa eta hemengoa oso ezberdinak direla.

-Testsuya Sukeyasu “Tex” abeslariak Dalai Lamarekin erlaziorik badaukala jakin dugu.
Bai, nire aitak dirulaguntzak eman izan dizkio Dalai Lamari India iparraldean, tibetarrak erbesteraturik dauden lurraldean, eskolak eraiki ditzaten. Neuk ere, nire aitak sortu duen fundazioarekin lan egin izan dut eta Indian bertan ere egona naiz musika emanaldiak eskainiz eta behartsuei lagunduz.

-Elgoibarren ikusitakotik zer gustatu zaizue?
Gauza polit asko ikusi ditugu: paisaiak, katedrala… Baina gauza guztien gainetik elgoibartarren hurbiltasun eta berotasunak harritu gaitu. Egun gutxi egin baditugu ere jendearen laguntzeko prestutasunak harritu gaitu, Japonian antzu gabiltza-eta arlo horretan. Gidarien edukazio onak ere atentzioa deitu digu; nola geratzen diren autoak zebrabideetan, semafororik gabeko errotondek nola funtzionatzen duten, e.a. Tokion zoramena da trafikoa. Eskailera mekanikoena ere gustatu zaigu.
-Itzultzea gustatuko litzaizueke?
Gustatu? Bai horixe! datorren hilean bertan.

-Hortaz, ba al dago Japoniara eramango zenuketen zerbait?
Odolkiak, gatzatuak eta gazpatxoa. Izugarri gustatu zaizkigu.

-Hemen egon zareten egunetan zerbait faltan bota al duzue Japoniatik?
Japoniako janaria, batez ere. Hala ere, zenbait kilo loditu ote garen sentsazioarekin goaz batzuek.

-Euskal taldeek arrakasta daukate Japonian, ezta?

Eskuinetik hasita lehenengoa da Testsuya Sukeyasu

Bai, asko. Fermin Muguruzak hasi zuen Japonia eta Euskal Herriaren arteko truke hau eta iaz Tokioko Fujirock aretoan sarrera guztiak agortu zituen. Aurrez ere egona zen Fujirock-en baina beste egoera batean, publizitaterik egin gabe. Oraingoan, publizitate lana ondo eginda, jendetza handia joan zen eszenatoki nagusian eman zuten kontzertua ikustera. Jaialdian mundu mailako talde garrantzitsuek parte hartu zuten, Marilyn Manson eta Eminem-ek, esaterako, baina jendea Fermin ikustera joan zen. Jendearen artean ikurrin asko ikus zitezkeen, eta jende askok zekizkien kantak.

-Zuzenekoetan Kortaturen abesti bat jotzen duzue.
Bai, Kortaturen “La linea de frente” abestia japonierara moldatu dugu. Zoragarri geratu da! Hilabeteetako lana izan da, hiru hilabetez gaztelera ikasten jardun bainuen buru-belarri, baina esfortzuak merezi izan du, publikoari asko gustatu zaio-eta. 

-Japonian Fermin Muguruzarekin batera parte hartu zenuten kontzertu batean, ezta?
Urteak daramatzagu Sagarroi, Betagarri, eta Fermin Muguruzarekin kontaktuan. Eta orain baita Napoka Iriarekin ere. Gure generoarekin bat badator ahal dugun guztietan talde euskaldunekin lan egiten dugu.

-Nolako reagea da zuena?
Rock banda bat gara, baina Ska eta Reagea moduko generoei ere ez diegu muzinik egiten. Hala ere, generoetaz haratago, gure letrak, zabaldu nahi dugun bake mezua da garrantzitsuena. Errebeldia hori da reagie mugimendura hurbiltzen gaituena.

-Zuen azken dizkoan (Circle of life) Jamaikako tronboijole famatu baten kolaborazioa izan duzue?
 “White and black” izeneko abestian Rico Rodriguez tronboi jole mitikoaren kolaborazioa eduki dugu. Bizirik dagoen ska eta reage musikaren legenda da. 80 urte dauzka eta Jamaikako Zion mendira joan ziren estreinako zazpi rastafarietako bat da; rastafari mugimenduko aintzindarietako bat, alegia. Iaz Japoniatik bira bat egiten ari zen eta gurekin abesti hau grabatzeko aukera izan genuen.
 
Taldekideak:

1706640762183 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

1706640762218 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

1706640762254 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

1706640762285 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

1706640762319 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"

1706640762351 Testsuya Sukeyasu: "Odolkiak eta gatzatuak eramango nituzke Japonera"