Tertuliak programa, eguneroko bizitzan euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenei, euskaraz hitz egiteko erraztasunik edo ohiturarik ez daukatenei eta euskara ikasten dihardutenei laguntzeko doako egitasmoa da. Dakiten euskara erabiltzeko eta ez dakitena ikasteko beste aukera bat da.
9 urtez jarraian, Tertuliak programa Elgoibarko Izarrak kudeatzen du, Udalaren babesarekin eta AEK eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin.