Elgoibar industria baino askoz gehiago dela azpimarratu nahi izan dute lan horretan, “Aitzitik, Elgoibarren, goi mailako teknologia, ohiturak, ondarea eta natura uztartzen dira. Gure zeregina da honek guztionek duten balio turistikoa zabaltzea eta jendeari ezagutaraztea; bai behintzat, balio horretaz gozatu nahi badugu”. azaldu du Blanca Salegi Kultura Saileko teknikariak.
7.158 turismo gida argitaratu dira; horietarik 1.080 ingelesez daude, 1.020 frantsesez, 2.040 euskaraz, eta azkenik, 3.010 gaztelaniaz. Horretaz gain, 3.000 poster argitaratu dira, bi formatutan; eta 6.000 postal, lau formatu desberdinetan.
Lehenago ere, argitaratu izan ditu Udalak turismo-gidak (ikus hemen: azkena); baina oraingoan “irudi berria” eman nahi izan diote, eta irudi berri horri esker, Debabarrenako herriek erabiltzen duten formatura egokitu dira.
Non eskuratu daitezke?
Gida, posterrak eta postalak Herritarrentzako Arreta Bulegoan eta Kultur Etxean egongo dira herritarren esku. Posterrak, arestian aipatutako tokietan eta Pitxintxu eta Ize liburu-dendetan jarriko dira salgai.
- Poster handien prezioa euro batekoa izango da; eta poster txiki eta postalena, berriz, 0,60 zentimokoa.
Debabarrena mailako turismo liburuxka bat argitaratuta dago dagoeneko. Debegesa da turismo arloko bailarako lanak bateratzeaz arduratzen dena, eta herrietako gidak (Elgoibarkoa barne) parte hartuko duten feria guztietan zabalduko dituena: Madrileko Fiturren, Bilboko Expovacacionesen, Donostiako Sevaturren, Toulousen, Bordelen… Feria hauetaz gain, gida, posterrak eta postalak bailarako bi turismo bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira.