Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela salatu du 'Elgoibar1936'k

elgoibarren.net 2008ko aza. 4a, 09:38

 
 Elgoibar1936 plataformak bere blogean argitaratu duen udal agiri batean (eskuinean duzue) agertzen denez, Elgoibarko Udal Plenoak ohorezko alkate izendatu zuen Francisco Franco diktadorea 1949. urtean, “eta bertatik kendu ez dutela iruditzen zaigu, Francok Elgoibarko alkate izaten jarraitzen duela uste dugu” salatzen dute plataformakoek.

 


  “Noiz bukatu behar dugu Frankismoarekin behingoz?” galdera egiten dute elgoibar1936 plataformaren blogeanordua da gauza hauek guztiak: frankistak, frankisten izenean kaleak, fusilatuak atera gabe, Franco Elgoibarko alkate izaten… behingoz, eta betirako Elgoibartik eta baita Euskal Herritik, kentzeko!"”
Inguruko beste herri batzuetan ere izendapen berbera jaso zuen Francok, eta batzuetan hasi dira neurriak hartzen, Arrasaten esaterako.

1706640759568 Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela salatu du 'Elgoibar1936'k

 
  Francisco Franco Bahamonde (Ferrol, Coruña, 1892 abenduaren 4 - Madril, 1975 azaroaren 20) militar eta diktadore espainiarra, Espainiako gobernu demokratikoaren aurka estatu kolpe militarra egin eta bertako estatu-buru izan zen 1939 eta 1975 urteen artean.

Lotura duten albisteak: