Bestalde, Upaiz Zaharra kalean lurrazpiko 9 edukiontzi jartzeko lanek aurrera darraite. Gaineko uzoiak jartzea bakarrik falta da hiriko hondakin solidoak, ontziak, papera eta beira jasotzeko edukiontzi berriak zerbitzua ematen hasteko prest egoteko.
• Hondakin organikoen konpostatzea
Elgoibarko Udalak, honako eskabide hau egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari: azter ditzala, “udalerriko auzoren batean", etxebizitzetako hondakin organikoen konpostatzea bultzatzeko programa pilotua abian jartzeko dauden aukerak. Hondakin organikoak beste hondakin guztietatik banandu, eta ontzi txiki batean bildu beharko dira.