110 elgoibartarrek eman dute izena Behobia-Donostia lasterketan

elgoibarren.net 2008ko aza. 5a, 11:49

110 elgoibartarrek eta 14 mendaroarrek eman dute izena domeka honetan, azaroaren 9an, Behobia-Donostia lasterketa herrikoi ezagunean parte hartzeko. Iaz 101 elgoibartarrek amaitu zuten proba. Aurtengo ekitaldiak, partaidetza errekorrak hautsiko ditu, 16.000 lagunek eman dute-eta izena Behobia eta Donostia artean maratoi erdia (20 km.) osatzeko.
Kirol Patronatuak autobusa antolatu du antxintxikari zein laguntzaileentzat.



Txema Martinez madrildarra izan zen iaz bizkorrena.

  Gaur aurkeztu dute herriko antxintxikari askoren helburua izaten den Behobia-Donostia lasterketa. Askok aspaldi hasi zituzten entrenamenduak. Joan zen asteburuan, esaterako makina bat elgoibartarrek probatu zuen sasoi puntua Orion eta Plaentxia eta Bergara artean egin ziren herri krosetan. 

  Kirol Patronatuak autobusa antolatu du
  Azken urteetako jarduerari jarraiki, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, autobusa antolatu du azaroaren 9an izango den Behobia - Donostia lasterketa herrikoira joateko.
 Zerbitzu hau atletek naiz laguntzaileek erabili ahal izango dute, eta 20 euroko kostua izango du (14 eurokoa Kirol Patronatuko bazkideentzat).
Interesa duten pertsonek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena. Plazak mugatuak dira; horregatik, autobusa antolatu dutenek izena “lehenbailehen” emateko deialdia egin diete interesatuei.
Autobús hori 8.30ean aterako da King-Kong-eko geltokitik.
 
Lotura duten albisteak: