Karakateko Igoera ohi baino ordubete lehenago hasiko da azaroaren 15ean

elgoibarren.net 2008ko aza. 5a, 14:17

Partehartzaile zailduek eta hauek ikustera Karakatera igotzen den ikusle andanak sekula baino goizago jaiki beharko dute aurten. National Geographic telebista kateak Plaza Handian grabatu behar duen Superhumans” telebista saioa dela-eta antolatu duten herri kirol jaialdiarekin bat egin du aurten Karakateko Igoerak azaroaren 15ean, eta, hortaz, irteera 11:00etatik 10:00etara aurreratzea erabaki dute Morkaiko mendizale elkarteko arduradunek.



2007ko irabazleak.

 Zapatutik domekara pasatzea ere aztertu zuten Karakateko Igoeraren arduradunek, baita, ohi duten moduan, Plaza Handiko frontoiaren frontiseko paretatik hasi beharrean Usuako parketik hasiera ematea ere. Azkenean, baina, irteera ordua ordubete aurreratzea erabaki zuten, 11:00etan izan beharrean 10:00etan. Herri Kirol jaialdia 10:30ean hasiko da.
  Parte hartzeko: Izen ematea doakoa da. Karakateko igoeran parte hartu nahi dutenek bertan agertzearekin nahikoa dute. Bestalde, ibilbidea ez da markatuta egongo eta partaide bakoitzak egokien deritzon bide edo bidezidorra hartu ahal izango du.

  Mausitxako gaztak bizkorrenentzat
 Aurten ere Mausitxa baserriko etiketa beltzeko Idiazabal gaztak emango dira sari moduan.
    1. sailkatua
    1. elgoibartarra
    1. neska
    1. neska elgoibartarra (azken urteetan bezala neska bakarrak hartzen badu parte, elgoibartarra izan ala ez, 4. gazta partaideen artean zozketatuko da)

 Parte hartzaile guztiak Konporta soziedadean eskainiko duten bazkarira onbidatuko ditu Morkaikok.


Lotura duten albisteak: