Planeamenduaren kontseilu asesoretik kanpo laga izana salatu du ezker abertzaleak

elgoibarren.net 2008ko aza. 11a, 14:54

 
Herriko arau subsidiarioen eraberritzea -etorkizuneko Elgoibar nolakoa izango den finkatuko dutenak- “inportanteegiak dira alderdi politikoen eta enpresarien esku uzteko” salatu dute Elgoibarko ezker abertzaleko kideek. Ahatik, ahalik eta herritarren partaidetza zabalena behar dela aldarrikatzen dute.

 
 


  Elgoibarko arau subsidiarioen eraberritzean Udalak ”aparheid politikoa aplikatu du, berriz ere, ezker abertzalearen kontra” salatu dute ezker abertzaleko kideek orain gutxi berriro martxan jarri duten Elgoibarren einbiou blogean.
  Bertan ageri denez, “joan zen plenoan aprobatu zen Planeamenduaren kontseilu asesorean ikusi ahal izan dugunez, ezker abertzalea kontseilu honetatik erabat baztertua izan da eta ez hori bakarrik, ehun industrialaren ordezkaria ikusi ahal izan dugu, baina langileen ordezkaririk ez”. Herri mugimenduetako ordezkaririk ere ez dutela ikusi ere salatzen dute, “ez gazte, ez nagusi, ez kultur talde, kirol talde edo giza mugimenduen ordezkaririk”. Eta honako galdera hau luzatzen dute: "horiek ere izango dutela zeresanik arau subsidiarioen aldaketan, ezta?"