'Bihurri', motozerraren artista izango dute aurrez-aurre Pumphrey indartsuek

elgoibarren.net 2008ko aza. 12a, 10:33


Zapatuan Plaza Handian grabatuko duten Superhuman saioko protagonistak, Craig eta Paul Pumphrey anaia indartsuak Euskal Herrian daude dagoeneko, atzo ailegatu ziren-eta Bilbora. Gaur atseden hartu eta bihar hasiko dituzte entrenamenduak Ernesto Ezpeleta “Bihurri”ren agindupean. Zapatuan (azaroak 15) beraien indartsu fama benetakoa ote den erakutsi beharko dute Texasekoek; buruz buru aritu beharko dira-eta gure herrialdeko herri kiroletako kirolari esanguratsuenekin. Bihurri bera izango da horietako bat, esku bakarrarekin bi metro eta erdiko enbor bat mozteko, edo Tienes Talento telebista saioan erakutsi zuen moduan (bideoan) motozerrarekin aulkiak egiteko gai den aizkolaria, eta artista. (Pumphrey anaien bideo gehiago dauzka)

 
  • BIDEOAK: Pumphrey anaien indarra eta abilezia ikusgarrriak.
{youtube}M5VOwyDyXtk&NR=1{/youtube}