Maskara tailerra antolatu du Ekekeik

elgoibarren.net 2008ko aza. 13a, 10:13

Parte hartu: Ekekei antzerki taldeak antolatuta, azaroaren 29an hasiko da maskara tailerra edo ikastaroa. Bertan, besteak beste, maskarak, mozorroak eta antzerakoak egiteko erabiltzen diren teknikak azaldu, eta material ezberdinekin (papera, igeltsua, aparra…) nola lan egin irakatsiko dute.


  Ikastaroa ez da erabat teorikoa izango, teknika desberdinak erabiltzen ere irakatsiko dute-eta zeregin horietan adituek.
  • Ikastaroak zapatu goizetan izango dira azaroaren 29an hasita, 10:30etatik 13:00etara, Ekekeik plaza txikiko eraikinean duen lokalean.
  • Printzipioz pare bat hilabeteko iraupena izango du, urtarrilaren 31an bukatuko baita. Izen ematea doakoa izango da (inork material berezirik erabiltzerik nahiko balu berak lortu beharko luke, antolakuntzak oinarrizko materialak bakarrik jarriko ditu ikasleen eskura).
  • Izena emateko: ekekeiantzerkitaldea@gmail.com helbidera idatzi edo 615 005 832 telefonora deitu.