Agur madalako petrilari

elgoibarren.net 2008ko aza. 13a, 10:56

 
Madalako ingurunea berriz urbanizatu eta oinezkoentzako jartzeko lanen lehen biktima izan da Madalako petrila; atzo bota zuten petril ezaguna. Urte luzetan Madalan egon den petrilaren arrastorik ere ez dute laga eskabadorek, santiamen batean.

 


Martitzenean (azaroak 11) hasi ziren Madala ingurua berriz urbanizatzeko burutuko diren lanak. Jolas parkeko kolunpioak kendu zituzten lehenbizi eta madalako petrilari iritsi zaio txanda orain. Urte asko egin ditu petrilak herriko txoko honetan eta herritar askoren estimua zeukan. Esate baterako, Hector eta David Garrido anaiek azken Txiki Egunean eskaini zioten omenaldia da diogunaren erakusgarri.

Harripilak. Madalako petrilaren arrasto bakarra.

Eskabadorak Madalako parkeko zorua altxatzen.