Dantzan geratu gabe pasako dute asteburua Haritzeko dantzariek

elgoibarren.net 2008ko aza. 14a, 11:14

 
Emanaldiz gainezka dator asteburua Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideentzat. Zapatuan, goiz eta arratsaldez arituko dira dantzan Elgoibarren eta Eibarren, eta domekan, berriz, Andoiango Bastero Antzokian

 
 


1706640727214 Dantzan geratu gabe pasako dute asteburua Haritzeko dantzariek

  Larunbatean, azaroak 15, goizeko 10:30etan, Estatu Batuetako "Superhumans" telebista saioaren grabaketa dela eta Haritzekoek ongi etorria egingo diote Elgoibarko Plaza Handian, dantzaldi batekin. Arratsaldean aldiz, Eibarko Kezka dantza taldea sortu zenetik 50 urte betetzen direla ospatzeko, Haritz EDT-k Eibarko Coliseoan 19:00etan ospatuko den "Sari bete dantza" jaialdian parte hartuko du, Donostiako "Argia", Galdakaoko "Andra Mari", Iruñeko "Duguna" eta Añorgako "Arkaitz" dantza taldeekin batera.
  Domekan, azaroak 16, Haritzekoek, Juan Antonio Urbeltz-en "Axeri Boda" ikuskizunean parte hartuko dute, Andoaingo Bastero Antzokian arratsaldeko 19:30etan.