Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak

Morkaiko 2008ko aza. 15a, 09:38

2008-eko MENDI ARGAZKI LEHIAKETA MARTXAN DA.
HONA HEMEN OINARRIAK ETA SARIAK.

 
2008-eko ARGAZKI LEHIAKETA MARTXAN DA
    Kaixo bazkide, urtero antolatzen dugun Mendiko Argazki Lehiaketa abian dela gogorarazi nahi dizugu. Mendizalea izateaz gain argazkizalea bazara, abilezia biak uztartu eta saritua izateko aukera paregabea daukazu.
    Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat antolatuko dugu Kultur Etxeko sotoan. Abenduaren 15tik 23ra egongo dira ikusgai argazkiok. Bertaratzen zaretenok, argazkirik onena iruditu zaizuena bozkatzeko aukera izango duzue eta argazki irabazleak Ikusleen Saria jasoko du.
Argazkiak entregatzeko azken eguna: Abenduaren 1a, astelehena, izango da mendiarekin zerikusia duten argazkiak (4 gehienez) entregatzeko azken eguna.
Nola entregatu?
  • Eskura, Morkaikoren egoitzan: CD batean, jpg formatoan ekarri bulego orduetan.
  • Digitalak E-postaz: gehienez 3 MB, jpg formatoa morkaiko@morkaiko.net-era bidali.
  • Data: 2008an ateratakoak
  • Formatoa: Koloretan nahiz txuri-beltzean eta neurri normalak, panoramikorik ez.
Datuak:
  • Argazkiak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta Morkaiko M. E.-aren bulegora ekarri.
SARIAK:
  • Argazki onena: 150€
  • Ikusleen saria: 125 €
Argazki lehiaketan parte hartzeko ezin bestekoa da morkaikoko bazkide izatea.
* Epaimahaia: Ongarri Kultur Elkarteko kideak
Informazio gehiago eta aurreko urteetako irabazleak www.morkaiko.net helbidean

Morkaiko Mendizale Elkartea