Josu Arregik bigarren garaipena eta errekorra gertu Karakateko Igoeran

elgoibarren.net 2008ko aza. 15a, 16:01

Josu Arregik erraztasun osoz irabazi du inoizko Karakateko igoera jendetsuena. Azpeitiarrak 2004an ere irabazi zuen proba eta 2006an, Aritz Kortabarriak errekorra (29´00´´) ezarri zuen urtean bigarren izan zen 29´18´´ denborarekin. Hain zuzen, aurten behar izan duen denbora berdin-berdina. Gustura zegoen irabazlea, baina nabari zitzaion errekorraren bila ere etorri dela eta poztasuna ez zen erabatekoa bere berbetan eta aurpegian igar zitekeen moduan (aurki igoko dugu bere adierazpenekin osatutako bideoa). Gizonezkoetan errekorra hobetzeko asko falta izan ez bada, emakumezkotan bai, orain arteko marka guztiak ondu ditu Oihana Kortazar elgetarrak, 36´52´´ denbora bikaina egin du. (sailkapena eta bideoa dauzka)




52 lagunek parte hartu dute, sekula baino gehiagok.

2005ean igoera irabazi zuen Mikel Albeniz donostiarra sailkatu da bigarren postuan, irabazlearengandik minutu bat eta zazpi segundora. Hirugarren Joseba Plaza izan da eta laugarren errekorraren jabe izaten jarraitzen duen Aritz Kortaberria arrasatearra.
Lehen elgoibartarra bostgarren postuan iritsi da Karakateko gainera, Iñigo Lariz, iazko irabazlea, alegia. Eta Larizekin parez-pare borroka estuan Karakateko Igoera zazpi bider irabazi duen Jose Mari Fernandez “Suso” nekaezina.
Ibilbide lokaztua aurkitu duten arren, maila oso handiko igoera izan da aurtengoa, lehen seirak, esaterako, 32 minuturen azpitik sartu dira. Kalitateraz gainera, kantitatean ere sekula baino antxintxikari gehiagok egin du igoera aurten, 52 lagunek guztira; bi emakumezko tartean.
Parte hartzaile guztiek merezi dut aipamenen bat, baina are gehiago Joxe Mari Alberdik, 77 urteko azpeitiarrak. Bigarren urtez jarraian egin du karakateko Igoera Joxe Marik eta iazko denbora hobetu du aurten: 45´25´´. Marka ona eta ez da iristen azkena izan gainera.
  Egin klik argazkiaren gainean: 2008ko parte hartzaile guztiak Karakateko tontorrean.  01 Josu Arregi
BIDEOA: 2008ko Karakateko Igoera:
{vimeo}7572261{/vimeo} 

KARAKATEKO IGOERA - 2008/11/15

 

 

Postua

IZENA

HERRIA

DENB.

 

1

Josu Arregi

Azpeitia

29:18

Irabazlea

2

Mikel Albeniz

Donostia

30:25

 

3

Joseba Plaza

Markina

30:42

 

4

Aritz Kortaberria

Arrasate

30:50

 

5

Iñigo Lariz

Elgoibar

31:45

Lehen elgoibartarra

6

Jose Mari Fdez. (Suso)

Elgoibar

31:52

 

7

Oscar Malvar

Elgoibar

32:26

 

8

Haritz Arrieta

Elgoibar

32:43

 

9

Julen Garitano

Antzuola

33:04

 

10

Iñigo Ortuoste

Elgoibar

33:08

 

11

Jokin Urresti

Markina

33:25

 

12

Igor Rey

Mendaro

33:31

 

13

Beñat Zafra

Mutriku

34:43

 

14

Iban Murua

Elgoibar

35:20

 

15

Adur Juaristi

Deba

35:37

 

16

Igor Agirregomezkorta

Elgoibar

35:39

 

17

Javier Garduno

Anoeta

35:48

 

18

Aitor Osoro

Elgoibar

35:52

 

19

Jose Antonio Ruiz

Elgoibar

36:12

 

20

Igor Urianabarrenetxea

Aulesti

36:15

 

21

Jon Larrañaga

Mendaro

36:19

 

22

Ibon Serrano

Elgoibar

36:21

 

23

Asier Irazabal

Bilbo

36:33

 

24

Oihana Kortazar

Elgeta

36:52

Lehen emakumea (errekorra)

25

Mitxel Zenarruzabeitia

Aulestia

36:53

 

26

Gotzon Zulaika

Mendaro

36:56

 

27

Ekaitz San Vicente

Arrasate

37:16

 

28

Sabin Zenarruzabeitia

Aulestia

37:26

 

29

Jesus Mari Agirretxe

Altzola

37:32

 

30

Garikoitz Uzkudun

Azpeitia

37:50

 

31

Eduardo Uriguen

Elgoibar

37:54

 

32

Imanol Larrañaga (Txino)

Elgoibar

38:16

 

33

Martin Dominguez

Elgoibar

38:49

 

34

Arkaitz Astiazaran

Lastur

39:03

 

35

Josu Orbea

Elgoibar

39:28

 

36

Jesus Beristain

Elgoibar

39:35

 

37

Jose Antonio Agote

Elgoibar

39:35

 

38

Jon Peli Uriguen

Elgoibar

40:35

 

39

David Martin

Arrasate

40:56

 

40

Imanol Cerdeira

Elgoibar

41:17

 

41

Javier Fernandez

Elgoibar

41:33

 

42

Pilar Arriola

Elgoibar

41:38

Lehen emakume elgoibartarra

43

Javier Oñederra

Elgoibar

41:49

 

44

Jose Mari Ansa

Lasarte

42:10

 

45

Ignacio Perez

Elgoibar

42:17

 

46

Roberto Garcia (Txeto)

Elgoibar

42:21

 

47

Gaizka Argarate

Elgoibar

43:02

 

48

Jose Mari Juaristi

Deba

44:07

 

49

Patxi Alberdi

Azpeitia

45:19

 

50

Jose Mari Alberdi (77 urte)

Azpeitia

45:25

 

51

Eneko Aduriz

Elgoibar

46:42

 

52

Luis Ariznabarreta

Elgoibar

48:09