Apirilaren 2an, eguena, ailegatuko da 'Korrika 16' Elgoibarrera

elgoibarren.net 2008ko aza. 18a, 13:02

 
2009ko Korrika, hamaseigarrena, martxoaren 26an hasiko da Tuteran, eta apirilaren 5ean amaituko da Gasteizen. Elgoibartik apirilaren 2an (eguena) pasatuko da. Urola aldetik iritsiko da, Azkarateko gaina pasa eta gero. Ziurrena da nahiko berandu iristea Elgoibarrera. Elgoibartik Mendaro aldera jarraituko du.


 Ordua

1706640722828 Apirilaren 2an, eguena, ailegatuko da 'Korrika 16' Elgoibarrera

 
Korrika 16 Elgoibarrera ailegatuko den ordu zehatza aurreratzeko goizegi da oraindik. Alabaina, nahiko berandu izan daiteke, gureraino iritsi aurretik hainbat herritatik pasako baita egun berean Korrika. Goizeko 8:00etan Beasainetik pasa ondoren herri mordoa pasatu beharko ditu Korrikaren lekukoak: Ordizia, Legorreta, Tolosa, Ibarra, Villabona, Andoian, Urnieta, Lasarte-Oria, Usurbil, Zarautz, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoititia, besteak beste.
 
 Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

1706640722876 Apirilaren 2an, eguena, ailegatuko da 'Korrika 16' Elgoibarrera

 Hamaika egunez, 2.000 kilometrotik gora egingo dituzte korrika milaka euskaltzalek, Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) antolatuta. 16. Korrikak euskara ikasi duten guztiak izango ditu bereziki gogoan, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! lelopean. AEK-k 'Korrika laguntzailea' kanpaina jarri du martxan, ekitaldirako dirua biltzeko.
 
Lotura duten albisteak: