Josu Mujikaren koreografiak euskarazko lehen film musikalean

elgoibarren.net 2008ko aza. 19a, 13:25

 
Euskarazko lehen film musikala da “Go!azen”. Azaroaren 13an estreinatu zuten Donostian, eta elgoibartarrok zapatu honetan (azaroak 22) ikusteko aukera izango dugu Herriko Antzokian (19:00). Gogoratu Filma horretarako prestatu dituen koreografiei esker zeresan handia eduki duela Josu Mujika koreografo elgoibartarrak azken emaitzan. Paper txiki bat ere antzezten du.


  Sarrerak euro bat: Euskarazko filmak bultzatzeko asmoz, pelikularen emanaldirako sarrerak euro 1ean salduko dira.

Aktoreei koreografiak azaltzen.

Udalekuko istorioak

  “Go!azen”ek apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina zorrotzeko udaleku batean gertatzen den istorioa du ardatz. Musika eta koreografiak oinarri dituela, udalekuan dauden 16 urteko neska-mutilen abenturak biltzen ditu musikalak. Hainbat agertoki izan ditu udan filmatutako lanak, tartean Azpeitian eta Hernanin izan direlarik.

Euskal kanta ezagunen koreografiak

Aurkezpenean.

 Lan honek dakarren berritasuna, pelikulan, istorioarekin bat, hainbat euskal kanta ezagunen koreografiak agertzen direla da. Hala, aktoreek antzezteaz gain, kantatzen eta dantzatzen ikusiko ditugu. Musikala izanda, abestiak zeharo garrantzitsuak dira filmean. Hori dela eta, Fernando Velazquez bilbotarrak, lehen El orfanato bezalako pelikuletan aritutakoa, euskarazko abesti klasikoak ez ezik, egungo abestiak ere moldatu ditu.
 Horien artean, “Lau Teilatu” eta “Aitormena” klasikoak daude. Baina baita arrakasta handiko beste kanta batzuk ere: Ken Zazpiren “Ilargia” eta The Uski's-en “Horrelako”. Pelikularako espresuki egindako bi kanta ere badira: “Goazen” izenburua duena bata eta rap estiloko “Futbola eta lehia” bestea. Guztira, hamaika dira pelikula osatzen duten musika saioak.
  • ELKARRIZKETA: Josu Mujikari eginiko elkarrizketa irakurtzeko aukera izango duzue aurki BARREN astekariko hurrengo alean (676).
  Ezaugarri teknikoak
  • Zuzendaritza: Jabi Elortegi eta Aitor Aranguren
  • Gidoia: Xabier Zabaleta, Alvaro Carmona, Pedro Fuentes eta Jabi Elortegi
  • Musika: Fernando Velazquez
  • Argazki zuzendaritza: Javier Agirre
  • Aktoreen zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Koreografia: Josu Mujika
  •  Pertsonaiak
    •    Iñigo Azpitarte: Beñat
    •    Barbara Rivas: Irati
    •    Yago Mateo: Landa
    •    Aitor Saumell Esnaola: Asier
    •    Inma Fernández: Desiree
    •    Yeray Vázquez: Gorka
    •    Mikel Losada: Julen, musika irakaslea
    •    Ramon Agirre: Udalekuko zuzendaria
    •    Pedro Alfonso Vilas: Hector
    •    Zulai Plazaola: Leire
    •    Jon Urbieta: Baldar
Lotura duten albisteak:
Zenbait argazki:

1706640721557 Josu Mujikaren koreografiak euskarazko lehen film musikalean

1706640721601 Josu Mujikaren koreografiak euskarazko lehen film musikalean

1706640721640 Josu Mujikaren koreografiak euskarazko lehen film musikalean

1706640721679 Josu Mujikaren koreografiak euskarazko lehen film musikalean