Ulma, Habidite eta Ibermatica aitatu zituzten, baina beste zazpi ere ba omen. Nire artekoetan, pentsatu nuen makina erremintarena sektore delikatu samarra ote den dirulaguntzak horrela emateko, gure herria txikia izanagatik, lantegien arteko konpetentzia egon badagoelako. Alegia, diru laguntza jasotzea gustuko dugula baina ez diogula auzokoari opa. Galdetzen nion nire buruari, kontatzen diguten panoramaren aurrean, exportatu beharra, espezializazioa, diferentziala teknologian, lehiakide gogorrak Japonian, Alemanian, Taiwanen etab etab, gure arteko konpetentziak lagundu edo kalte egiten ote digun.
Gaur prentsan irakurri dut Etxe-Tar, dirulaguntza jasoko dutenen artean dagoela, 26,04 milioiko inbertsioa egitekotan omen dira instalazio berrietan (Karkizaon ote?). Zorionak.
Zorionak baita ere Sinuosekoei, prestatu duten programazioagatik. Kontzertuak eta dokumentala. Baina, handia da gero biharko kontzertua, zine emanaldiaren ordu berean antolatzea, bihar zortzi eurak izango direnean pelikula eskeiniko dutenak. Norbere buruari harrika aritzea lez. Ez, konpetentzia ez da beti ona.