Eraso sexistei mesprezua adierazteko hainbat ekitaldi egingo dira herrian

elgoibarren.net 2008ko aza. 20a, 11:02

 
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna (azaroak 25) emakumeek sufritzen dituzten sexu-erasoak salatzeko nazioarteko eguna da. Hori dela-eta, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu egoera latz honi aurre egiteko.



  • Aurkezpena: Nerea Altxu berdintasun teknikari berria (eskuinean), Alfredo Etxeberria eta Bittori Zabala.

     Hasteko, udal plenoa hilaren 25ean egingo da, Berdin Sareak (Udal sareen erakundea) egindako adierazpen instituzionala onartzeko.
  • Horren ostean, 19:30ean, kontzentrazioa egingo da Plaza Handian, “Emakumeenganako indarkeriari ez” lemapean, eta aldi berean, informazio mahai bat jarriko da bertan, Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) Gizonduz egitasmoaren alde sinatu nahi dutenentzako. Herritar guztiei, gizon eta emakume, bertan agertzeko deialdia eta gonbitea egin diete udal arduradunek 8alboko argazkian).
  • Hilaren 28an, berriz, Jokoaut antzezlana aurkeztuko du Pikor teatroak Herriko Antzokian. Bi saio izango dira, goizez ikastetxeentzat eta gauean herritar guztientzat. Bulling fenomenoa eta gizartean indarkeria nola ematen den azaltzen dira antzezlan horretan.
  • Azkenik, abenduaren erdialdean (zehazteke dago) “gizonezkook berdintasunaren aurrean, zer?” mahaingurua izango da Kultur Etxean, Luis Cerron irakasle eta psikopedagogo elgoibartarrarekin eta Xabier Odriozola antropoloagoarekin.
 
Lotura duten albisteak: