Herriko musikariek Santa Zezilia omenduko dute

elgoibarren.net 2008ko aza. 20a, 13:16

Santa Zezilia Eguna ospatuko dute zapatuan (azaroak 22) herriko musikari eta musikazaleek. Inazio Bereziartua Musika Eskolako trikitilariak kalejiran aterako dira gaur (azaroak 20), 18:30etatik aurrera, eta Kultur Etxeko sotoan kontzertu berezia antolatu du Sinuosek. Bihar eta asteburuan ere ez da musika doinurik faltako.


Ikasle gazteak musika eskolako auditorioan.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolatu duen "Musikalean" ekintzan parte hartuko dute Bereziartua musika eskolako trikitilariek gaur (azaroak 20). Euskal Herriko 34 musika eskoletako ikasleak aterako dira kalera aldi berean, 1.700 ikasle baino gehiago orotara.
  Barixakuan, azaroaren 22an, musika hezkuntzako hasierako ikasleen kontzertua entzun ahal izango da Musika Eskolako auditorioan 18:30ean. Ordubete geroago, kontzertua eta diploma banaketa izango da, leku berean.

 Bandaren Santa Zezilia kontzertua

1706640708694 Herriko musikariek Santa Zezilia omenduko dute

 Santa Zezilia kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak domekan (azaroak 23), 12:20etik aurrera Herriko Antzokian. Pieza guztiak estraineko aldiz joko dituzte jendaurrean. Honako hau da egitaraua:
  • Recordando a un amigo pasodoblea (P. Martí)
  • Dialogos rapsodia sinfonikoa (F. Bonete)
  • Do-re-mi “Sonrisas y lagrimas” filmekoa (Rodgers)
  • Duncacnnon Overture (J.D. Ployhar)
  • A Leroy Anderson Portarit (L. Anderson)
 Kontzertuaren ostean, Karakate elkartean bazkaria egingo dute. Zapatuan, berriz, meza egingo dute 19:00etan Parrokian Bandako hildakoen alde.
 
Lotura duten albisteak: