•Partxisa ala tribiala da?
•Zenbat lagunek joka dezakete?
Gutxienez bi jokalarik jokatu behar dute, eta, gehienez, seik. Hala ere, taldeka ere joka daiteke. Jokalari bakoitzak kolore bat aukeratu behar du, eta kolore horretako bi fitxekin jokatuko du.
•Zelan jokatzen da?
- Jokatzen hasteko, dadoa bota eta bostekoa atera behar da, partxisean moduan.
- Fitxak jokoan daudenean, dadoak agintzen du eman beharreko urrats-kopurua.
- Laukiak koloretakoak dira, eta kolore bakoitzari gai bat dagokio. Kolore bakoitzari dagokion galdera asmatu behar da fitxarekin aurrera egiteko.
- Galdera asmatzen denean, dadoa berriz bota behar da eta jokatzen segi. Asmatzen ez bada, ordea, hurrengo jokalariari emango zaio txanda.
- Fitxa lauki grisetan egokitzen denean, jokalariak aukeratuko du zer koloretako galderari erantzun nahi dion.
- Fitxak jateko aukera ere badago, baina lauki grisetan eta irteera-laukietan ezin da fitxarik jan.
- Bakoitzari dagozkion bi fitxekin taula osoari buelta ematea da lortu behar dena. Taulari itzuli osoa eman ondoren, kolore bakoitzari dagokion zutabean gora joan behar da.
- Taularen erdian dagoen lauki zurian bi fitxak lehendabizi sartzen dituenak irabaziko du jokoa. Hori bai, bigarren fitxa sartzerakoan, sei galderetatik bost asmatu behar dira jokoa irabazteko.
•Galderak zelakoak dira?
Laranja: Historia eta lana
Gorria: Gazteak, musika eta jaiak
Morea: Euskara eta kultura
Urdina: Kirola
Berdea: Baserria eta natura
Horia: Besterik
Ia galdera guztiek hiru erantzun aukera daukate, eta zuzena zein den asmatu behar da. Beraz, erantzuna jakin ez arren, beti izango dugu erantzun bat emateko aukera.
•Edozeinek joka al dezake?
Mahai-jokoaren kaxan 15 urtetik gorakoentzat dela jartzen du, adina nolabait mugatzearren, baina 15 urtetik beherakoek ere joka eta goza dezakete, nagusi bat lagun hartuta. Ez da umeentzako mahai-jokoa, baina irakurtzen dakiten guztiek joka dezakete.
•Non eros daiteke mahai-jokoa? Zenbat balio du?
- Elgoibarko Izarran, Ubitarte 4.
- BARREN astekarian, Nafarroa Plaza, 4
- Pitxintxun, S an Frantzisko, 27
- Ize liburu-dendan, Errosario, 16
•Zeintzuk daude lan honen atzean?
Elgoibarko Izarrako arduradunek eskerrak eman nahi dizkie proiektuan parte hartu duten guztiei; bai mahai-jokoa egiten lagundu dutenei eta baita proiektua finantzatzen lagundu dutenei ere.