Aitor Olabarria: “Pertsona izaten ere erakutsi behar diegu futbolean dabiltzan gazteei”

elgoibarren.net 2008ko aza. 21a, 10:43

Aitor Olabarria markinarra CD Elgoibar klubeko futbol baseko koordinatzailea da. Joan zen ekainean lanean hasi zen zuzendaritza berriaren erronka nagusienetakoa da gaztetxoenekin lan egitea eta horretan dihardu buru belarri Olaberriak, hiru urtez klubeko jokalari izan zenak. Nola lan egiten duten azaltzen du elkarrizketa honetan.
  • ARGAZKIAK: CD Elgoibar klubeko zortzi taldeen argazkiak barruan.



-Elgoibarren zaude koordinatzaile, baina aurrez non ibili zara?
Futbolari neure herrian hasi nintzen, Artibai taldean; gero Ondarroan; Elgoibarren hiru denboraldi; Azkoitian ere jokatu nuen urtebete; Mutrikun ere egon nintzen, eta azken urtea Lekeition. Futbolaria nintzen bitartean, entrenatzaile ere aritu nintzen, gaztetan alebinak eta infantilak eroaten nituen eta Markina-Xemeingo eskola bietan koordinatzaile jardun nuen. Athleticeko alebinekin eta Lekeitioko kadete eta jubenilekin ere entrenatzaile aritu naiz.

-Zelan ikusten duzu zure burua koordinatzaile lanetan?
Gazteekin asko gustatzen zait ibiltzea, eta koordinatzaile lanarekin gustura nago. Eduki dudan lan gogorrena entrenatzaileak topatzea izan da. Adinera egokitutako entrenamendua egin behar da, eta edukadore lana ere egiten dute. Talde bakoitzean bi pertsona jarri ditut. Atezainentzako beste entrenatzaile batzuk ditugu, sei guztira.Gainera, dirurik irabazi gabe etortzen dira, gustura datozelako. Horrelako jendea txapela kentzeko modukoa da.

-Gaztetxoekin aritzen zarete...

Jubenil mailatik beherakoak dira. Futbol basea indartzea nahi zuen zuzendaritza talde berriak: hemen talde garrantzitsua Haundi da, gainontzeko herri guztietan bezala. Eta inportantea da erreferentzia edukitzea. Baina gure lana izango da jendea lantzea ahalik eta gehien igotzeko; Haundira lehenengo, eta gero gainontzeko taldeetara. Zenbat eta Elgoibarko jende gehiagok jokatu Haundin, hobeto.

-Futbola, ez da erakusten duzuen bakarra...

Kolektibo moduan zelan ibili, errespetua jendeari, ordutegiari… disciplina pixka bat ere sartzen diegu. Futbolean jokatzen erakusten diegun moduan, pertsona izaten ere erakutsi bihar diegu gazteei. Jendea futbolera gustura etortzea nahi dut, ez erdi derrigortuta. Guk ditugun entrenatzaileek, giroa sortzen dute eta futbola gustatzen zaie.

-Zer hobetuko zenuke?

Beti dago zerbait hobetzeko, baina denon artean gauza hobetzeko bidean goaz, eta pozik nago eman ditugun pausuekin. Zuzendaritzan, adibidez, esfortzu handia egin dute material aldetik.

-Realarekin ere kolaboratzen du Elgoibarrek.
Realak edozein lesio edukiz gero, medikua eskaintzen digu. Zubietako ateak zabalik dauzkagu zentzu horretan. Eta teknika aldetik,materiala ematen digute. Erlazio ona daukagu, alde horretatik ez daukat inolako kexarik.
 
  • CD Elgoibar 2008/2009 denboraldia (zortzi taldeen argazkiak)

Haundi (2. B maila)

Neskak.

1. erregionala.

Jubenilak.

Kadeteak.

Infantilak.

Alebinak.

Elgoibar Txiki.