Udaletxe aurrean hasiko da eta honako lekuetatik pasatuko da: Santa Krutz, Antena, Itxusaeta eta Berasaluzetik. 4,7 kilometro izango dira, aldapan gora. Lehenengoak txapela eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, garaikurra. Korrikalari gazteenarentzat saria izango da, gainera. Alkortara igoko diren guztientzako hamaiketako bikaina eskainiko diete antolatzaileek.
Iaz, Alkortako II. igoera, bustia baina alaia izan zen. Aulestiko Igor Urionabarrenetxea izan zen irabazlea eta Mendaron bizi eden Jon Revert elgoibartarra izan zen bigarrena.