Elgoibartarrak garaipenetik gertu Euskadiko Ehiza Xeheko Txapelketan

elgoibarren.net 2008ko aza. 24a, 09:06

 
Euskadiko Ehiza Xeheko Txapelketan zilarrezko dominak eskuratu dituzte bi elgoibartarrek: Jugatx Juaristik emakumezkoetan eta Jonathan Galindok junior mailan; Zanbranan (Araba) jokatu den txapelketan.

 
 


   Bi herritarrek parte hartu dute aurten, La Union ehiza eta arrantza elkartearen izenean, Zanbranan jokatu zen Euskadiko Ehiza Xeheko Txapelketan. Egun ona izan zuten biek eta garaipenetik oso gertu geratu ziren. Batetik, Jonathan Galindok, junior mailan, bigarren postua eskuratu zuen bi eper ehizatzea lortu eta gero, eta bestetik, emakumezkoen mailan, bigarren postua lortu zuen Jugatx Juaristik. Faisai bat ehizatu zuen Juaristik.