Bideoa:
Ur mozketa eguaztenean
Madalako ezbeharraren ondorioz ia herri guztia ur zerbitzu gabe geratu da une batez, baina lortu dute zerbitzua berriz ezartzea. Hain zuzen, datorren eguaztenerako (azaroak 26) daude aurreikusita ur-mozketa berriak Gipuzkoako Urak erakundeak jakinarazi duenez. Honako toki hauetan moztuko dute ura goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak bitartean:
- Pedro Muguruza 1-2-3-5-7-9-11-13-15-17-1-21-23-25-27-29-31
- Usetxe 1
- Artetxe 2-9-10-28
Tren zerbitzua eten zuen luizi batek Altzola parean
Madalako kasuan zerutik jausitako euriak beharrean lur azpitik ateratakoak eragin ditu kalteak, alabaina, azken orduotan botatako euria kalte handiak eragiten ari da han eta hemen, baita gurean ere: asteburuan tren zerbitzua etenda egon da Elgoibar eta Mendaro artean, Altzola auzo parean gertatutako luizi bat dela-eta. Donostia eta Bilbo arteko tren zerbitzua eten egin behar izan zuten zapatu goizean (azaroak 22) Altzola auzoan lurra erori baitzen trenbide gainera. Euskotrenek jakinarazi zuenez 08:30ean gertatu zen luizia, eta 13:00era arte ezin izan zuten zerbitzua berrezarri. Bien bitartean, autobusak jarri zituzten zerbitzua emateko.