Gero eta emakume gazteagoak
Genero indarkeriaren Debabarreneko diagnostikoaren arabera, aldatzen ari da indarkeria jasaten duten emakumeen perfila. Kaltetuak, gehienbat, etxekoandre edadetuak ziren lehen, urte askotan eraso matxistak eta tratu txarrak jasan zituzten emakumeak, alegia. Orain, berriz, gero eta gehiago, emakume gazteen kasuak agertzen dira, adinez nagusiak izan arren. Horrez gain, emakume etorkinen kasua ere nabarmendu du ikerketak, batez ere emakume latinoamerikarrena. Biktimen erdiak Gipuzkoan jaio dira eta gainontzekoak beste herrialde batzuetan.
Emakumeentzako harrera etxea Eibarren
Udaleko berdintasun teknikariak zabaldutako informazioaren arabera, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak hartzeko etxebizitza bat dago Eibarren. Behar duten emakumeek eta haien seme-alabek luza daitezkeen hiru hilabetez pisua erabiltzeko eskubidea dute. Segurtasuna dela-eta biktimak urrunago dagoen harrera-pisu batera bidaltzeko aukera ere badago. Gainera, gizarte-zerbitzuen laguntza eskuratzeko biktima ez dago aurrez salaketarik jartzera derrigortuta. Aurrekoez gain, Foru Aldundiak laguntza psikologikoa eta babes juridikoa ematen duen programa bat ere finantzatzen du, eta baita emakumeentzako bizpahiru egunetako egonaldiak hoteletan ere, beharra egonez gero.
Tratu txarren biktimek honako bidea jarraitu beharko lukete: Ospitaletik Ertzaintzara, abokatuarekin harremanetan jarri eta azkenik gizarte zerbitzuetara jo, behar den laguntza eskatzeko: psikologikoa, ekonomikoa, etab.
Emakumeak hainbat bidetatik ailegatzen dira gizarte-zerbitzuetara: anbulatoriotik, poliziatik edo ezagunen bitartez. Elgoibarren, tratu txarrak egon diren kasu bat antzematen denean Udaltzaingoak jakinaren gainean jartzen du berehala Ertzaintza. “Biktima Eibarko Ertzain etxera eramaten dute gero, eta sekula ez dute bakarrik eta laguntzarik gabe lagatzen”, azaldu du Nerea Altxu berdintasun teknikariak. Informazio guztia: biktima eta erasotzailearen argazkiak, e.a. Ertzaintzari bidaltzen zaio.

Biktimen adin tartea |
Kasu kopurua |
18-22 |
4 |
23-27 |
4 |
28-32 |
6 |
33-39 |
5 |
40-49 |
6 |
50-59 |
3 |
Guztira |
28 |
Jaiolekua |
Biktimak |
Erasotzaileak |
Araba |
1 |
1 |
Gipuzkoa |
13 |
7 |
Beste
estatu batzuk |
6 |
5 |
Amerika
|
8 |
8 |
GUZTIRA |
28 |
21 |
∞ Lotura duten albisteak: