Indarkeria matxistak eragindako gaitz sozialaren aurka Sareak (Udal sareen erakundea) egindako adierazpen instituzionala onartu ondoren, Plenotik atera ziren Udal ordezkariak, eta hainbat herritar, -ez larregi-, batu ziren udaletxe aurrean, bi pankartaren atzean. Jendarte patriarkalik ez! Benetako pausuak orain! zioen batak, eta Emakumeenganako Indarkeriarik ez! besteak.
Plaza Handiko ekitaldian, Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) Gizonduz egitasmoaren alde “Euskal gizonen eskutitza” izeneko manifestua sinatzeko aukera izan da. Manifestu hau hainbat esparrutako gizonek bultzatu dute.
Ekitaldi gehiago
Hilaren 28an, berriz, Jokoaut antzezlana aurkeztuko du Pikor teatroak Herriko Antzokian. Bi saio izango dira, goizez ikastetxeentzat eta gauean herritar guztientzat. Bulling fenomenoa eta gizartean indarkeria nola ematen den azaltzen dira antzezlan horretan.
Azkenik, abenduaren 15an, astelehenean “Gizonezkook berdintasunaren aurrean, zer?” mahaingurua izango da Kultur Etxean (19:30), Luis Cerron irakasle eta psikopedagogo elgoibartarrarekin eta Xabier Odriozola antropoloagoarekin.
Azkenik, abenduaren 15an, astelehenean “Gizonezkook berdintasunaren aurrean, zer?” mahaingurua izango da Kultur Etxean (19:30), Luis Cerron irakasle eta psikopedagogo elgoibartarrarekin eta Xabier Odriozola antropoloagoarekin.
∞Lotura duten albisteak:
- Uxue Alberdi: “Noiz hasten gara altzari bihurtzen” (elgoiBARREN.net)
- 28 emakumek tratu txarrak salatu zituzten Elgoibarren 2006-2007 artean (2008-11-25 elgoiBARREN.net)