Festa do Magosto

Zapatuan
11:00etatik
14:00etara bitartean gaztainak doan dastatzeko aukera izango da Nafarroa plazan. Duela
22 urte hasitako ohiturari jarraituz, herritarren aurrean erreko dituzte gaztainak Galiza Kultur Etxeko bazkideek.
2003an jaitsi zuten estrainekoz Magosto Eguna kalera. Aurrez, Galiza Etxean bertan egiten zuten, "
elkarteko bazkideak, auzotarrak eta herriko lagun gutxi batzuk gerturatzen zirela ikusirik, ohitua hau kalera jaistea erabaki genuen. Eta hartutako erabakiarekin bete-betean asmatu genuela uste dut" azaltzen du Galiza Kultur Etxekoko Gumersindo Vilak. Galiziatik ekarritako gaztainez gain, ardo galiziarra ere banatuko dute.
Baserriko produktuen salmenta

Ordutegia: Nafarroa plazan
9:00etatik
13:00etara. (
11:00etatik
13:00ak arte
feria girotuko dute trikitilariek)
Goizeko
11:00etan ganaduzaleek beraien animaliak erakutsi eta salgai jarriko dituzte.
Partaideak:
- Lizundia Txabola baserria
- Zabaleta baserria
- Arrasketa baserria
- Eguen txiki baserria
- Mausitxa baserria
- Txillarre baserria
*Lehenengo 4 baserriak eguenero etortzen dira azokara