Hortaz, POI Jardunaldietan aztertuko diren gaietan interesa edukiz gero, eta IMHra joaterik ez baduzue, Internet sarearen bitartez saia zaitezkete jardunaldia jarraitzen. Horretarako IMHren web orrian sartu behar da: www.imh.es
IMHko arduradunek proiektu berri baten probaketa dela azpimarratu nahi izan dute, “bukatzen ari garen proiektu bat testeatzen ari gara, beraz, kontutan izan proba honek huts egin dezakeela”.
Nazioarteko 3. POI Jardunaldia IMHn (2008ko azaroak 27)
Lanbide Heziketa, Irakatsi-Ikasi prozesua eraberritzen III Jardunaldia, azken bost ikasturteetan Elgoibarko IMH - Makina Erremintaren Institutua- lantzen ari den POI (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) proiektuan kokatzen da. POI, Guneka kolaborazio testuinguruan kokatuta dago, non IMHk Bergara, Usurbil, Tolosa eta Irungo Bidasoa ikastetxeekin parte hartzen duen antolamendu eta funtzionamendu berriak garatzeko helburuarekin. POI, Produzkio bidezko Mekanizazio Zikloko irakasle batek abiatu zuen eta Ikaslearen antolakuntza eta irakasleen rola eraldatzen oinarritzen da proiektua.
2006ko lehen jardunaldiari jarraipena emanaz 2008ko 3. edizioa antolaketa-kudeaketaren berrikuntzan zentratuko da. Jardunaldiaren helburuak dira:
- Parte-hartzaileek sentsibilizatzea hezkuntza prozesuaren berrikuntzari buruz, honetarako Lidergotasuna, Balioak, Parte-hartzea, Kudeaketa eta azken finean antolaketa-berrikuntzari buruzko ekarpenekin.
- IMH-POI hezkuntza proiektuaren oinarriak, estrategia, antolaketa eta hedapena ezagutu.
- Informazio elkartrukea eta gerta daitezkeen kolaborazioentzat bilgunea sustatu.
∞ Informazio gehiago hemen: imh.es