Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak

elgoibarren.net 2008ko aza. 27a, 12:55

Memoria historikoari buruzko akordioa onartu zuen martitzenean (azaroak 26) Udal Plenoak, aho batez. Akordio hori adiskidetzea, konkordia, ideia guztien defentsa baketsuan eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritzen da. Eta horren baitan, 50/2007 legea txertatzen da, hau da, Memoria Historikoa berreskuratzeko legea. Lege horren bidez, Gerrate Zibilak eta Diktadurak iraun zuen bitartean jazarpena edo bortizkeria jasan zituztenen eskubideak onartzen dira, eta pertsona horien aldeko neurriak hartuko dira.
Bestalde, ikur frankistak kentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte. (bideoa  dauka)


 Desagertutako gorpuak bilatzeko Udal Plenoak onartutako akordioaren bidez, euren senideak non dauden jakin nahian dabiltzan herritarrei erantzuten saiatuko da Elgoibarko Udala. Desagertutako pertsonak aurkitu, eta ahal izanez gero identifikatzeko laguntza eskainiko zaie eskaera egiten duten herritarrei.

1706640689748 Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak

1706640689829 Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak

Bideoa:

•Ikur frankistak
  Desagertutako gorputzak aurkitu eta identifikatzeaz aparte, Memoria Historikoaren legeak ikur frankisten gaineko hainbat neurri jasotzen ditu, Gerra Zibilaren eta diktaduraren goraipamenik egin ez dadin, eta era berean, herriaren sinboloak guztion “elkartasunerako” izan daitezen. Hortaz, garai hartako errepresioaren goraipamen pertsonal edo kolektiboa egiten duten armarri, intsignia, plaka edo beste edozein objektu kentzeko neurriak hartuko dira. Akordio honi esker, oraindik irekita dauden zauriak sendatzen laguntzeko borondatea duela adierazi du Udalak, eta Gerra Zibilaren ondorioak sufritu zituzten herritarrei dagokien ordaina eman ahal izango die.
Lotura duten albisteak: