Jostailuen erakusketa gidatua jarriko du martxan Atxutxiamaikak

elgoibarren.net 2008ko aza. 27a, 14:30

 
Jostailuen erakusketa gidatua antolatu du Atxutxiamaikak azaroaren 27tik 30era, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Guraso, ume eta hezitzaileentzat jostailuen gaineko informazioa emateko balio izango du ekimen horrek.
Erakusketaz gain, umeentzako jostailu tailerra, gurasoentzako hitzaldi bat eta jostailu bilketa ere antolatu ditu Atxutxiamaikak.

 


1706640689387 Jostailuen erakusketa gidatua jarriko du martxan Atxutxiamaikak

 Jostailu beliko, pedagogiko, didaktiko eta bestelakoak ezagutu eta aztertzeko aukera izango da ikastaroan. Horrez gain, jostailu bakoitzak umearen garapenerako zer funtzio betetzen duen jakin ahal izango da. Kalitateari buruz gehiago jakiteko aukera ere izango da.
Ordutegia: Erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eguen eta barixakuan. Zapatu eta domekan, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Erakusketan gurasoentzako orri informatiboak banatuko dituzte. Era berean, jostailuak ukitu, manipulatu eta jolasteko aukera ere eskainiko dute.

•Umeei jostailu tailerrak eta gurasoei hitzaldia
 Erakusketaz gain, beste hiru jarduera ere antolatu ditu Atxutxiamaikak Kultur Etxean:
  1. Umeentzako jostailu tailerrak erakusketa gelan bertan, batetik: azaroaren 28an LHko 3.etik 6.era arteko umeen txanda izango da (17:30-19:00); eta 29an HHko eta LHko1. eta 2 mailetako umeena (12:00-13:30).
  2. Bigarren jarduera gurasoentzako hitzaldi bat izango da, “Nola egin jostailu egokia aukeratzeko” izenburua daraman hitzaldia eskainiko du Maite San Vicentek (azaroak 28, 18:00, hitzaldi gelan).
  3. Hirugarrena jostailu bilketa izango da. Erabiltzen ez diren jostailuak erakusketara bertara eroateko eskatu du Atxutxiamaikak, premia duten umeei banatzeko.