Evelyn Santos futbolariaren alderik sentsualena “El Calendario del año” saioan

elgoibarren.net 2008ko aza. 28a, 11:02


El Calendario del año” ETB-2ko telebista saioan parte hartu dute Realeko nesken taldeko sei jokalarik, tartean Evelyn Santos elgoibartarrak. Donostiako tokirik esanguratsuenetan (Haizearen orrazia, Ondarretako hondartza…) egin zituzten argazki saioetan, jendaurrean, euren alderik sentsualena erakutsi behar izan zuten futbolari txuri-urdinek. Hemen daukazue emaitza ikusgarria. (Argazkiak eta bideoa dauzka)

 


1706640688831 Evelyn Santos futbolariaren alderik sentsualena “El Calendario del año” saioan

 
 Laila Mohamedek aurkeztutako lehiaketako talde irabazleak saria gizarteko elkartasun ekimen batera bideratuko du. Dagoeneko era guztietako zortzi talde pasa dira saiotik eta Realeko neskak seigarren postuan daude epaimahaikideek emandako 26 puntuei esker. Aoizko euskaldantzako taldea dago aurreneko postuan. Epaimahaiak gaur (azaroak 28) gaueko saioan, denboraldiko azkena, erabakiko du 2009ko egutegirik onena zein taldek egin duen.
 “Jendeari Realeko neskak zer egiteko gai garen erakusteko gogoa neukan” dio Evelyn Santos, 24 urteko futbol jokalari elgoibartarrak. “Denbora pasatakoan kontatzeko moduko gauza bat zela iruditu zitzaidan eta arrazoi on batengatik egin dugu, gainera”. Lehiaketa irabazten badute sariaren dirua Haurralde Fundazioari emango diote Realeko jokalariek. 

 Argazkiak:

1706640688968 Evelyn Santos futbolariaren alderik sentsualena “El Calendario del año” saioan

1706640689013 Evelyn Santos futbolariaren alderik sentsualena “El Calendario del año” saioan