Gaur amaitzen da Morkaikoren lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea

elgoibarren.net 2008ko abe. 1a, 06:11

Gaur (abenduak 1), astelehena, 2008ko mendiko argazkien lehiaketarako argazkiak aurkezteko azken eguna izango dela jakinarazi du Morkaiko Mendizale Elkarteak: “Mendizalea izateaz gain argazki zalea bazara, abilezia biak uztartu eta saritua izateko aukera paregabea daukazu” gogora arazten dute mendi taldeko arduradunek.
Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat antolatuko dute Kultur Etxeko sotoan. Abenduaren 15tik 24ra egongo dira ikusgai argazkiok.

 

 Bestalde, 2009an federatzeko formularioa eta tarifak ere mendizaleen eskura jarri ditu Morkaikok.