Zuria baita ere nire orria. Tundrako parajea dirudi. Blog bati izaera bat emateko nahia bai, ideia batzuk adierazteko gogoa ere bai, baita jendearen gogoetarako ahalmena bultzatzeko grina ere! Ez ote da gehiegi? Nola heldu halako erronkari?
Egia esan, folio elurtuari heltzean, neure buruari zera galdetu diot: Zer da kolore zuria? Zer adierazten digu? Eguzkiaren kolore deskonposatu gabea, birjintasuna, Errusian lutoa... Baina nora iritsi nahi dudan seguru oraindik norbaitek ez didala igarri eta zera pentsatu duela: “Bua, friki hau, txurixa zer da? Bada kolore bat tio”.
Gaurko gogoeta ez da askoz ere urrunago joango, baina ekintzen zergatiarekin zerikusia dauka. Galdetzen ote diogu geure buruari zergatik egiten ditugun ekintza batzuk? Ba ote dakigu zer diren gauzak? Eztabaida irekia da, baita honekin lotutako gai sorta ere... Gauza esaten dudanean, bozka nori eta zergatik eman, hezkuntza sistemarekin ados ez bagaude ezer ere ez egin... esan nahi dut. Ekintzak eta koherentzia.
Arazo bat ote daukagu geure gizartean? Ez ote gara ondoegi bizi? Ez ote dugu diru gehiegi, eta horrek ez digu garbi pentsatzen uzten? Zer da ezkerra eta zer da eskubia? Gai asko dira, eta beharrak eraginda, eztabaidak sortuta, hizketagai izango zaizkigun leihotxo honetan.
Amaitzeko, eta gizarteko arazoei lotuta, gaur egun errazegi erabiltzen den Carpe diem lemaren inguruan. Zer da? Eguneko uzta esan nahi du latinez. Horazio zenaren “Odak” liburuko 11. kapituluan zera dio: Carpe diem quam minimum credula postero. "Eguna aprobetxatu ezazu, biharamunean ez izan konfidantzarik". Baina zein da honen prezioa? Ez al diogu gizarteari ezer eman edo eskaini behar? Jaso eta disfrutatu bakarrik? Agian, irakurtzen eta interpretatzen ikasi beharko genuke akaso.
Buruhauste anitz ematen dizkigu urte sasoi honek. Urtetik urtera, gero eta sorpresa handiagoak, eta azkarrago, ematen dizkigu. Zerk? Gure gizarte zoro honek hartuko duen bideak. Ez da erraza izan folio zuri honi aurre egitea, baina ez ahaztu hau hasiera besterik ez dela, itxaropenez beteriko hasiera bat.
Jarriko gera bankuan ta eingou berba?
Buruhauste anitz ematen dizkigu urte sasoi honek. Urtetik urtera, gero eta sorpresa handiagoak, eta azkarrago, ematen dizkigu. Zerk? Gure gizarte zoro honek hartuko duen bideak. Ez da erraza izan folio zuri honi aurre egitea, baina ez ahaztu hau hasiera besterik ez dela, itxaropenez beteriko hasiera bat.
Jarriko gera bankuan ta eingou berba?