Besteak beste, honako lan hauek aipatu dituzte Elgoibar1936 elkarteko bultzatzaileek:
- Elgoibarren, 15 gudari, izengabe, lurperaturik daude gure mendietan; 20 fusilaturen senideak, frentean hildako beste 13 lagunenak, eta kontzentrazio-esparruetan egondako 21 pertsonenak ere hor daude, inoiz errekonozimendurik jaso ez dutenak. (eta beharbada gehiago ere egon daitezke).
- Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen du 1949an hala izendatu zutenez geroztik.
- Elgoibarri buruzko artxiboak, Salamancakoak, e.a., kopiak bederen, udal artxibategian egon beharko lukete, eta udal artxibategia bera ere, erabat zaharkitua eta kalamastratuta dago.
- Elgoibar1936 elkarteak gogoratu nahi du, apirilean salatu zuen bezala, ikur frankistak eta frankisten omenezko kaleak oraindik hor daudela gure herriko etxeetako aurrealdeetan.
Azkenik elkarlanerako gonbitea luzatu dute elkartekoek, “prest gaude lan egiteko, udalarekin daukagun informazioa trukatzeko, eta ahaleginduko gara gai hau aurrera eramaten”.
Bideoa: Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak lurpetik atera zituzten Madarixan (2007-12-19)
{google}3936934429385154981{/google}